Administrazioaren etorkizuna, zerbitzu elektronikoetan oinarrituko da
Europako Informazioaren Gizarte Konferentzia atzo hasi zen Italiako Napoli hirian. Konferentzia horri EISCO 2008 deritzo, ingelesezko izenaren akronimoaz baliatuz. Konferentziara Europako hainbat erakunde eta administrazio bildu dira, Ermuko udala tartean delarik. Konferentziari bihar emango zaio amaiera, hiru egunetan Toki Agenda Digitalean aurrera egiten segitzeko sare lokalak eta erregioen arteko lankidetza guneen inguruan hausnarketa egin eta esperientziak amankomunean jarri eta gero. Esan bezala, Ermua kongresu horretan entzule gisa parte hartzen ari da, Europan gauzatzen ari diren esperientzia zenbaiten berri zuzena jaso ahal izateko. Ermutik Carlos Totorika alkatea buru duen talde joan da bertara lanera. Alkatearekin batera, Jose Luis Clemente zinegotzia dago, eta baita udaleko idazkari Jose Antonio Fernandez eta webguneko administrari Sergio Diaz, hurrenez hurren.
Kongresua Europako udalerri eta Erregioen Kontseiluak (CMREk) eta ELANETek antolatu dute. Parte hartzaileek informazio eta komunikazio teknologietan aurrera egiteko sektore publikoaren eta pribatuaren arteko elkar lankidetza areagotzen saiatuko dira, gerora eta elkarlanaren bidez egitura digital berriak diseinatu eta horiek toki-administrazioaren eremu zehatzetan ezartzeko asmoz.
Etrokizuneko administrazioa ezagutzu eta erabiltzea norberaren eskuetan egongo da
EISCO2008ren egiteko nagusia Toki-Agenda Digitalak norarte egiten duen aurrera aztertzea izango da, komunikazio baliabideetan eta sare digitaletan oinarrituz, berrikuntzari, gobernantzari eta barneratze elektronikoari (e-Inclusion deritzanari) leku egiteko. Toki sareen garapenak eta erregioen arteko lankidetzak Toki Agenda Digitalean aurrera egiten laguntzen duela agerraraztea da konferentziaren helburuetako bat. Izaera berritzailea duten elkarteek lurraldean zerbitzu elektronikoen eskaria areagotzen sarbide indibidualen hornikuntzan lagundu dezaketela uste baita.
Hiru egunetan talde ermuarra Europan martxan jarritako hainbat esperientzien berri zuzena jasotzen ari da. Hitzaldietan gizartearen parte hartzea sustatzeko xedez abian jarritako hainbat praktika onen eredua ikusi ahal izan dute. Horien artean,. Esaterako, atzo bertan Eusko Jaurlaritzak webguneen bidez herritarren partaidetzarako eta legegintzari buruzko zuzeneko galderi erantzuteko egituraren azalpena ikusi zuten. Aurkezpen hori, Lehendakaritzako kide den, Jon Goikoleak egin zuen. Esperientzi horren eta gainerako guztien inguruko azalpen astelehenean emango digute, bueltatu ondoren.
Lotutako albisteak

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua