Nacho Novo bere azken antzezpena aurkezten izango da gaur Zineman
Nancho Novo galiziarra Ermua Zinemara dator gaur gauean bere azken antzezpena aurkeztera: ''Sobre flores y cerdos: más Nancho que largo'' titulukoa. Sarrerak 10 euro balio du eta ikuskizuna gaueko hamarrak eta laurdenetan hasiko da. Proposamen musikaduna da, zeinean Novoren umore-estilo propioari jarraiki, bikotearen arteko amodioa eta horren inguruko gora-beheretan sakontzen du. Novo musikari eta aktorea Pablo Castillorekin batera dator, ‘Tutiplen’ gaitzizeneko kidearekin dator.
Proposamena honek oinarri izan du ‘Sobre flores y cerdos’ izeneko lanak lortu duen harrera eta arrakastan. Hori Madrileko Antzokiaren kafetegian udaberriko ikuskizunen barne aurkeztutakoa zen. Harrera ona eta arrakasta hori aintzat hartuta, horren inguruko hausnarketa egin eta Novok lan hori amodioaren eta umorearen ikuspuntutik fintzen saiatu zen. Emaitza, gaur ikusi ahal izango dugu, ordu eta erdiko emanaldian. Muntaiaren ekoizpena berria da, musika, dramatizazio eta umore gehiago gehitu baitzaizkio. Hori bai, jatorrizko ikuskizun musikadunaren freskotasuna eta esentziari uko egin gabe.
Lana bakarrizketaz bideratzen da, ohikoengandik oso urruti eta zer ikusirik ez duen arren. Estiloa zuzena da, dibertigarria eta ezohikoa. Gainera, ikuslea bete-betean obran barneratzen du, barrez edukiz hasieratik amaierara arte, abesti, istorio eta olerkien bitartez. Minutuak lotzeko erabiltzen duen haria umore argi, sarkastiko eta bikaina da.
Lotutako albisteak
‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu