Antton Urresti mutrikuarraren pintura erakusketa Lobianon

29.09.08
Kultura eta Gazteria

Udal Kultura sailak antolatutako pintura erakusketa gaur hasiko da Lobianon. Bilduma Antton Urresti pintore mutrikuarrarena da. Bilduma ikusgai egongo da urriaren 12ra bitartean. Erakusketa astelehenetik ostiralera eta arratsaldeko seietatik zortzietara bitartean bisitatu daiteke. Larunbat, igande eta jai egunetan eguerdiko 12etatik ordu 2etara goizez eta 18:00etatik 20:00etara arratsaldez. Sarrerarik ez da kobratzen, doan da.

Artistari buruzko datuak

Urresti Mutrikun jaio zen. Bere zaletasuna lantzen gaztetandik hasi zen. Lehenik akuarela lantzen jardun zuen eta gero teknikan eta esperientzian aurrera egin ahala, oleora pasatuz. Urresti autodidakta izan da, bere esperientziaz janzten joan den ohietakoa. Dionez bi eredu eta pintatzeko moduei jarraitu izan die, biak ere, oso hurbilekoak, bailarakoak. Lehena Ignacio Zuloaga eibartarra eta, batez ere, Luziano pintore elgoibartarra. Urrestiren hitzetan. “txikitatik so geratzen nintzaion Mutrikuko kale eta portua pintatzen ikusten nuen bakoitzean”.

Taldeko nahiz bakarkako hainbat erakusketetan parte hartutakoa da, batez ere, inguruko aretoetan. Bere bizitzan aipamen eta sari ugari jaso ditu eta horien artean, aipagarriak dira, Mendaroko jaietako programaren kartela (2002an) eta Frias herriko (Burgoseko) estatu lehiaketan lortutako aipamena. Aurten, zorte oneko boladan dabil, Ermuko lehiaketa bigarren garatu baitzen, Mutrikun accesita lortuz baitu eta Azkoitian lehenengo saria eskuratuz.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu