Ken Zazpi Zinemara dator –Argiak- izeneko biraren barne

02.10.08
Kultura eta Gazteria

Ken Zazpi pop-rockeko talde ospetsua Ermua Zineman izango da bihar gaueko hamarrak eta laurdenetatik aurrera. Gernikarrak emanaldia ematera datoz, Argiak- izeneko biraren barne. Kontzertua udal kultura sailak antolatu du eta sarrerak 10 euro balio du. Sailak astelehenean ekin zion aldez aurreko salmentari, jarlekuak zenbakituak baitaude. Salmenta bihar arratsaldeko ordu bietan itxiko da eta, sarrerarik geldituko balitz, takilara eraman eta bertan salduko dira, ikuskizuna hasi bitartean.

Taldea “Argiak” izeneko azken lana kantatzera dator, batez ere, merkaturatu duen berriena baita, orain hamaika hilabete eskas. Nolanahi ere, bere kanta ezagunenak kantatzeko aukerarik ez dute pasatzen utziko, zaletuek ere baitiete kale egiten utziko. Horien artean, seguruenik “Ilargia” eta “Bidean”, egongo dira, besteak bete.

Taldeari eta beren ibilbideari buruzko hainbat datu

Ken Zazpi taldearen proiektua 1996. urteko udazkenean jaio zen Gernikan. J.M. Arronategik (Exkixuko baxua) eta Eñaut Elorrietak (Lugarriko abeslaria) bultzatua. Orduan, Bi eta bat aurrerapen abestia kaleratu zuten urte hartako "Aurtengo GORakada, 1"ean, Gor diskoetxearen bilduma diskoan, Ken Zazpi izenburupean. Dena den 2000. urterarte ez ziren lanean serio hasi. Urte horretan gaur egun taldea osatzen duten taldekideak batu eta maketa bat grabatu zuten Muxikan Batiz-en laguntzarekin. Taldea gaur egun, aipaturikoez gain, ondokoek osatzen dute: Jon Fresko, Beñat Serna, Igor Artzanegi eta Iñaki Zabaleta.

Ken Zazpik lau disko argitaratu ditu: “Atzo da bihar” (2000); “Bidean” (2003); “Gelditu denbora” (2005) eta “Argiak” (2007). Kantu denak taldeak sortu, ekoiztu eta moldatzen ditu. Hitzak Jon Mikel eta Eñautek egiten dituzte. Musika estilo aldetik rock-a eta power-popa jorratzen dute, eta hitzei dagokienez,konpromiso hitzak dira, beraiekiko eta beren inguruarekiko konpromisoa azalduz, eguneroko kezkak eta egoerak deskribatzen dituztelarik, baita sentimendu sakonenak ere. Entzun eta norberak ulertu eta sentitzeko letrak dira.

Lotutako albisteak

Imagen
29.04.25
Antzokiak maiatzeko programazioari ekingo, zineari irailera arte agur esango dioen hilabetea

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu
Imagen
24.04.25
Pintura Eskolako ikasleen sormena eta lanak ikusgai izango Lobianon

Ikasturteko lanen erakusketa hartuko apirilaren 28tik maiatzaren 9ra bitartean
Imagen
15.04.25
"Lee Miller" eta "Una ballena", Ermua Antzokiko zine egitarauan

"Secretos de un crimen" eta "Kaixo Frida" filmek osatzen dute asteko programazioa