Liburutegiko lankideek Galizia eta Portugaleko hainbat zerbitzu bisitatu dituzte

07.10.08
Udal Liburutegia

Ermuko Udal Liburutegiak hainbat bisitaldi egin die Galiziako lankidei eta horiek lan egiten duten zerbitzuei, A Coruñan aurreko astean egin den Estatuko Liburutegien IV Kongresuan osagarri eta aitzaki.

Horietako lehen bisitaldia, Santiago de Compostela hiriko Anxel Casal Estatuko Herri Liburutegira egin zuten. Liburutegi hori hainbat egoitz izan dituen arren, gaur egun eraikin berri eta moderno baten dago. Zerbitzuak 6000 metro karratu ditu eta aurtengo martxoan ireki zen.

Beste bisitaldi bat, Haur liburutegi eta Toki ikasketaren egoitzara egin zuten, zeina A Coruñako liburutegien sarearen barne dagoen.

O Porriñoko alkateak, harrera egin die liburutegiko lankideei

Azkenik, O Porriñoko (Pontevedra) udal liburutegia bisitatu zuten, zeinak 2006. urtean irakurzaletasuna sustatzeagatik Sari Nazionala jaso baitzuen. Honek, liburuak eta irakurzaletasuna haur eta gazteei hurbiltzeko abian jarritako ekimenak oso onak baitziren. Hauen bidez, Valença do Miño (Portugal) herrikoa ere ikustera joan ziren. Azken herriko liburutegi horrek, instalakuntza oso aproposak, baliabide ugarikoak eta oso berriak dituela ikusi zutelarik.

O Porriñon, herriko alkate Raul Francesek, harrera egin zien liburutegiko lankideei. Bileran erakunde opariak elkar trukatu zituztelarik. Lan izaera duten bisita horiek kontaktuak eta harremanak egiteko eta etorkizunean proiektuak elkarlanean lantzeko balio izaten dute.

Argazkian Valença do Miño (Portugal) liburutegia eta bertako langilea azalpenak ematen, Ermukoei eta O Porriñoko liburuzainei. Argazkian, O Porriño herriko alkatea, Raul Frances, liburutegiko gure lankideekin harrearen ondoren.

Lotutako albisteak

Imagen
24.11.25
Larunbat honetan ipuin kontaketa saioa egingo da Liburutegian

Saioa euskaraz izango da eta 17:30ean hasiko
Imagen
12.11.25
‘Euskal Ilustrazioaren Lehen Eguna’

Liburutegiak ospatzeko saio berezi bat antolatu du irakurketa tematikoko klub horretan
Imagen
28.10.25
Jolastuko dugu? Haurrentzako txotxongilo tailerra

Liburutegiak antolatuta 2016 eta 2018 urteen artean jaiotako adingabeentzat