Kulturak haurrentzako antzerkien ziklo berria programatu ditu

10.10.08
Kultura eta Gazteria

Udal kultura sailak haurrentzako antzerki egitarau berria prestatu du urteko azken hiruhilekorako. Ekimenak oso harrera ona lortu du herritarren artean. Egitarau horri ‘Ermuan, antzerkiaz blai’ titulua jarri zaio. Egitarauak zortzi emanaldi aurreikusten ditu, zeintzuk urritik abendura bitarteko larunbat arratsaldetan gauzatuko diren. Ekimenak zortzi antzezpen eskainiko ditu beste horrenbeste larunbat arratsaldetan. Antzezpenak haur eta gaztetxoentzat pentsatuta daude. Emanaldiak Lobiano kultur Gunean egingo dira eta egun bakoitzeko saio bakarra egingo delarik. Lehenengo emanaldia bihar, urrilak 11n eginen da, ‘Marie de Jongh’, izeneko konpainiak ‘Zer duzu negarrez, Marie?’ aurkeztuko duen egunean. Adin guztietako eta batez ere bost urtetik gorako ikusleei zuzendutako antzezlan hau. Ikuskizuna, arratsaldeko bostetan egingo da, Lobianon.

Bigarren saioa astebete berenduago egingo da. Urrilaren 18ko larunbatean ‘Periferia’ taldeak ‘Pocosueño’, tituluko muntaia ekarriko duen egunean. Azaroan beste bi emanaldi egingo dira eta beste horrenbeste abenduan. Horien guztien berri aurrerago emango dugu eta zehetasunak egitarauan ikus daitezke, zeina informazio gehiagoren atalean eskaintzen dugu.

 

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu