Goienkale astebetez itxiko du Hirigintza alorrak, asteartetik hasita
Udal Hirigintza alorrak iragarri duenez datorren astean Goienkale kalea zazpi egunez itxi egin zaio trafikoari. Halaber, Probaleku alboko kalexka ere erabat itxiko da datorren astelehenean, garajeetara ezin izango delarik ez sartu ezta irten ere. Herriko merkataritza indartzeko asmoz kaleak eraldatzeko Exbasa enpresak egiten ari dituen obrak automobilen zirkulazioan aldaketak eragingo dituzte. Goienkale asteartean -urriaren 14an- goizeko zortzi eta erdietan itxiko da. Kale itxidurak eta eragingo dituen aldaketak astebetez mantenduko dira. Etena goizeko 8:30etan egingo da, eragozpen eta kalterik gutxiena sortu nahi baitzaielako herritarrei. Goizeko zortzi eta erdietara bitartean zabalik mantenduko da inguruko industrialdeetara lanera doazen eta Izelaietako trenbide azpiko bide berria erabiltzen dutene askok pasatzerik izan dezaten.
Hirigintza alorrak eta Udaltzaingoak jada elkarlanean ari dira bide-mozketak eta prestatu beharreko alternatibak eraginik eta kalterik gutxien sor diezaioten herritarrei. Agintariek aurreikusi dutenez, Goienkale erdira arte sartzeko aukera izango dute garajeetara, zamalamak egitera eta larrialdietako deiak atenditzera doazezek –Irudi denda eta To''guai tabenatik– noranzkoa aldatuta egongo baita. Goienkaleko zati horretan zirkulazioak noranzko bikoitza izango du.
Halaber, Hirigintzak eta Exbasa enpresak Probaleku alboko kalexka ere astelehenetik aurrera itxita mantentzea erabaki dute. Itxitura asteko bost lanegunetan mantenduko da. Egun horietan arketak prestatu eta egokitu, espaloietako bordiloak errematatu, argi berriak jartzeko aurre instalazioak eta hormigoia jarriko baitute. Kasu honetan, trafikoari ez zaio horren besteko kalterik egingo , irailetik kalea moztuta baitago. Orain arte, bakarrik garajeetara sartu eta irtetzea onartzen zen, eta datorren astean hori egiterik ere ez da izango.
Lotutako albisteak

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera

Aurreikusitako bost hilabeteko epean amaituko dira eraikuntza lanak

Eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta eraikinaren kontsumoa optimizatzeko urrats bat gehiago da