-Udako liburuaren- lehiaketako sariak banatu ditu udal liburutegiak

13.10.08
Udal Liburutegia

Udal liburutegiak zozketaz erabaki du udako liburuaren lehiaketako saridunak nortzuek diren. Lehiaketa irailarekin batera amaitu da. Udan zaleek irakurritako aleen artetik gehien gustatutakoak zeintzuk izan diren eta horiek konpartitzen dituzten pertsonak saritu nahi ditu lehiaketa honek.

Zozketan irabazle suertatu diren pertsonak ondokoak dira: Beatriz Saceda, Usoa Lopez eta Pepi Alvarez. Horiek guztiek liburu bana eta egin berri den ‘Ken Zazpi’ taldearen kontzerturako sarrerak jaso izan dituzte.

Aurtengo edizioan 107 pertsonek hartu dute parte. Horietatik, hirurogeita zazpi emakumeak izan dira eta gainerako hogeita hamarrak gizonezkoak. Botorik gehienak jaso dituzten eleberriak ondorengoak dira: haurren atalean, “Kika Superbruja loca por el fútbol” (Knister) eta “El lugar más bonito del mundo” (Ann Cameron). Helduentzako atalean, libururik botatuenen zerrenda ondorengoek osatzen dute: “Los pilares de la tierra (Ken Folletek idatzitakoa), “El niño del pijama de rayas” (John Boycerena) eta “El juego del ángel” (Carlos Ruiz Zafionena).

Lotutako albisteak

Imagen
09.03.26
Datorren larunbatean ipuin kontatze saioa euskaraz egingo da

‘Arratsaldean Kontu kontari’ 17:30etan, Liburutegian Lur Usabiagarekin
Imagen
02.03.26
‘Story Time’ ingelesezko ipuin kontaketaren saio berria

Hurrengo larunbatean, arratseko 17:30etan, udal Liburutegian
Imagen
27.02.26
'Kakorratz-lanean eta solasean' jardueraren edizio berrirako izen-ematea zabalik

Martxoaren 12ra arte udal Liburutegian eta harremanetan jartzeko bere ohiko bideen bidez