Gaurtik hasita Goienkale astebete itxita mantenduko da obrak egiteko

14.10.08
Hirigintza

Udal Hirigintza alorrak Goienkale zazpi egunetarako itxi du gaur goizean. Herriko merkataritza indartzeko asmoz, kale hori eta Probaleku eraldatzeko Exbasa enpresak egiten ari dituen obrak egiten jarraitzeko. Goienkale gaur goizeko zortzi eta erdiak pasatxoan itxi da. Kale itxidurak ez du arazo gehiegirik sortu, nahiz eta zenbait gidarik Izelaieta kaletik atzera egin eta berriz nazionalera bueltatu edo Santa Ana eta San Isidrotik buelta eman behar izan duten. Exbasa enpresak asfaltoa altxatzeari ekin dio, bidean dauden arketak, estolda-zuloak eta abar prestatzeko, ondoren hormigoi inprimatuaren geruza berria botatzeko asmoz.

Zubiaurre egun osoan zabalik edukiko da, Goienkaleko garajeetakoek irteterik izan dezaten

Hirigintza alorrak eta Udaltzaingoak elkarlanean jardun dute bide-mozketak eta prestatu beharreko alternatibak eraginik eta kalterik gutxien sor diezaioten herritarrei. Agintariek aurreikusi dutenez, Goienkale erdira eta Karabixara arte sartzeko aukera izango dute garajeetara, zamalamak egitera eta larrialdietako deiak atenditzera doazenek –Irudi denda eta To''guai tabernatik– noranzkoa aldatuta egongo baita. Horiek irteera Zubiaurretik egin beharko dute –Zutabe tabernatik botikara tartean-, egun osoan zabalik mantenduko baita obrak irauten duten egunetan.

Mozketa abisatzen duen kartela jarri da Batzoki ondoan. Atzerago beste seinale bat dago Valdespinako Markesaren kaletik datozenenentzat Exbasakoek gaur bertan hasi dira asfaltoa altxatzen. Zati bat bidea zabalik edukita egin dute

Halaber, Hirigintzak eta Exbasa enpresak Probaleku alboko kalexka ere itxita dute atzoko goizetik. Itxidura asteko bost lanegunetan mantenduko da. Tarte hori egokitu dute eta prest dago datozen bi egunetan botako duten hormigoi inpresoa hartzeko. Probaleku osoa itxita dago irailetik eta orain arte, bakarrik garajeetara sartu eta irtetea onartzen zen. Egun hauetan hori egiterik ere ez da izango.

Probaleku ondoko kalexka prest dago hormigoi berria hartzeko Obrako hainbat teknikari lanak koordinatzen ibili dira gaur goizean bertan

Lotutako albisteak

Imagen
06.03.26
Datorren astean tren geltokiko estalkia garbituko du ETSk

Lanak astelehen eta astearte gauean egingo dira, katenaria korronte elektrikorik gabe utzi behar delako
Imagen
05.03.26
Ongaraira doan igogailua zerbitzurik gabe bi egunez, mantentze eta konponketa lanetarako

Zerbitzuz kanpo egongo da, astelehen goizetik astearte arratsaldera arte
Imagen
02.03.26
Hirigintzak zabalik du Bide Berdearen proiektuari ekarpenak egiteko epea

Martxoaren 13ra arte ekarpenak@udalermua.net helbidera bidal daitezke