-Ertibil 2008/Arte Gaztea- izeneko arte-erakusketa ibiltaria Lobianon ikusgai

15.10.08
Kultura eta Gazteria

Ertibil 2008/Arte Gaztea izeneko arte-erakusketa ibiltaria Ermuko Lobiano Kulturgunera iritsi zaigu. Sorkuntza-eskaintza anitza jasotzen duen erakusketa horrek pintura, argazkigintza, eskultura eta bideoa generoak barne hartzen ditu eta gurean izango da datorren urriaren 26ko igandera artean. Erakusketa egunero zabalik izango da arratsaldeko 6etatik 8etara bitartean eta baita ere, eguerdiko 12etatik arratsaldeko ordu 2tera bitarteko larunbat, igande eta jai egunetan.

Erakusketa Bizkaian bueltaka darabil maiatzetik eta lurraldeko hamabost herritatik pasako da. Horrela, gero eta jende gehiagori eskaini nahi zaizkio Bizkaian gazte sortzaileek egindako arte-formulazio eta –estilo berriak. Aurten, “Ertibil 2008/Arte Gaztea” erakusketa ibiltariak 25 urte beteko ditu, denbora horretan kalerik egin gabe urtez urte Bizkaiko erakustoki ezberdinetan izan delarik. Erakusketak helburu bikoitza du, batetik, Bizkaian bizi diren artista berrien pizgarri eta akuilu izatea eta, bestetik, artista horiei erakunde- eta diru-laguntzak emateko bidea izatea.

Erakusketak Ertibil lehiaketan saritu eta aukeratutako 20 artista gazteen lanak biltzen ditu. Aurtengo 2008ko lehiaketan 168 artistek parte hartu dute eta horiek 255 lan aurkeztu dituzte.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu