Aste honetako zine-klubean dokumentala proiektatuko da
Mudo-Drogot Zinematografo elkarteak antolatutako zine-klubean “Uno por ciento esquizofrenia” tituluko dokumentala proiektatuko da bihar. Emanaldia, Lobiano Kultur gunean, gaueko bederatzi eta erdietatik aurrera egingo da. Filma Espainian ekoiztuta dago, Ione Hernandezek zuzendu zuelarik 2006an. Zinta gaixotasun gogor baten inguruko dokumentala da. Gidoia zuzendariarena berarena da eta ekoizpena Julio Medemek egin zuen. Emanaldia librea da eta ez da sarrerarik kobratzen.
Sinopsia
Kolore beltzak dokumental osoa estaltzen du, hasieratik bukaeraraino, protagonistak barne direlarik. Filmak ikuslea darama gaixotasunaren atal poetikorik ilunenera, ibilbide gordin eta bortitzetik. Gizartean horren inguruan dauden aurreiritziak eraldatzeko asmoz, gonbitea luzatzen da gaixotasun horren misterioa, mina, imajinaezina eta gizatasuna bezalako aspektuak ikus-entzulearekin konpartituz. Mundu osoan eskizofreniaz jota daude 52 milioi pertsona. Ulertizina zaigunaren misterioa, inoiz kontatutakoa, bere burua kontrolatu ezin duenaren indarrez agertzen zaigu begien aurrean.
Lotutako albisteak
Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin