2008ko Musikaldia bihar hasiko da

16.10.08
Kultura eta Gazteria

2008ko Musikaldia bihar hasiko da. Lehenengo emanaldia Txekiako ‘New Prazak Quartet’ taldeak eskainiko du, Lobiano Kulturgunean gaueko hamarrak eta laurdenetan. Aurtengo Musikaldiak formatu txikiko kontzertuak eta kalekoak uztartuko ditu, estreinakoz ez baita Ermua Zineman egingo, obrak hastear daudelako. Hori horrela, emanaldiak Lobianon egingo dira, igandean herriko plazara aterako den baten kasuan izan ezik. Izan ere, Lobiano Kultur Gunea XVI jauregia da, hortaz musika klasikoa entzuteko leku ezin hobea. Sarrerak bost euro balio du eta eguerdira bitartean kultura alorrean eros daiteke edo, bestela, sarreran bertan. Lekua mugatua da. Musikaldiak Bizkaiko Foru Aldundiaren babesa dauka.

Egitaraua

“New Prazak Quartet” talde txekiarra soka-laukotea da, bi biolin-jolek, biola eta biolontxelo banak osatzen dutena. Laukoteak maila handiko musikariak biltzen ditu, izan ere profesionalak baitira. Taldea aurreko laukotearen –Prazak Quartet deitutakoaren bidetik jarraitzen du. Izan ere, egun munduko soka-laukote ospetsuenetarikoa da, horien tradizio eta bidetik jarraituz. Taldeak, Alemanian, Frantzian, Espainian, Holandan eta Estatu Batuetako jaialdirik garrantzitsuenetan jo du.

Laukoteak hiru pieza eskainiko ditu, beste horresnete konpositoreenak. Lehena 3. zenbakia darama, sol minorren joko, III obertura, 74 zenbakiduna eta ‘El Jinete’ titulukoa, Opus 74 (Haydn). Bigarrena, sol maiorren izango da, ‘Primavera’ titulukoa, K387 (Mozart). Amaitzeko, 6. obra joko dute, si bemol maiorrean, Opus 18 (Beethoven). Igandeko ordu batetan, Alboka Musika Eskolako Bandak Julen Izarra zuzendariaren aginduetara bigarren emanaldia emango du herriko plazan. Hau kalean egingo denez gero, doan izango da.

Musikaldiaren programa osorik eskaintzen dugu pdf formatuan, informazio gehiago izeneko lasterbideari lotura eginik.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin