Gasteizko liburutegi sarearen koordinatzaileak gurea bisitatu du

20.10.08
Udal Liburutegia

Gasteizko udaleko kultura teknikari eta liburutegi sarearen koordinatzaileak, Jokin Garciak, gure udal liburutegia bisitatu berri du. Bisitaldi horretan instalazioak ezagutu ditu eta zerbitzua kudeatzeko moduari eta ordenazio sistema eta ikus-entzunezkoen biltegiari edo altzari laguntzaileen buruzko datuak jaso ditu.

Garciak interes berezia izan du gure aretoan kontsulta azkarretarako ordenadoreak eta eskukoak mailegatzeko ditugun irizpideen inguruan, horietatik dokumentuak inprimatu baitaitezke. Halaber, aretoan bazkide gazte nahiz helduentzako interneterako konexioa –wifi edo kablerik gabea- dugunez horren antolamendu eta baldintzak ere ezagutu nahi izan ditu.

Bisitariari deigarria iruditu zaion beste gauza bat, ‘Munduko Egunkariak’ deritzana izan da. Zerbitzua udal liburutegian jarritako azken eta berriena da eta horren bidez hainbat herrialdeetako egunkariak jaitsi eta inprimatu daitezkeelarik, erabiltzaile atzerritarrak egunero irakurtzerik izan dezaten. Liburutegiko web-gunea erakargarri iruditu zaio gure bisitariari, bere antolamendu, ezaugarri tekniko eta kudeaketa sistemaren ingurukoak ere jakin nahi izan dituelarik.

Gasteizeko liburutegien sareak hamasei aretok osatzen dute, horietatik hamar helduentzat direlarik eta gainerako seiak familientzat. Liburutegi horiek gizarte zentroetan kokatuta daude. Gaur egun Ibaiondo gizarte zentroko liburutegia zabaltzeko lanak koordinatzen ari dira, zeinak 2010. Urterako zabaltzea aurreikusita dagoen.

argazkian, Jokin Garcia, Gasteizko udaleko kultura teknikaria eta liburutegien sareko koordinatzailea

Lotutako albisteak

Imagen
24.11.25
Larunbat honetan ipuin kontaketa saioa egingo da Liburutegian

Saioa euskaraz izango da eta 17:30ean hasiko
Imagen
12.11.25
‘Euskal Ilustrazioaren Lehen Eguna’

Liburutegiak ospatzeko saio berezi bat antolatu du irakurketa tematikoko klub horretan
Imagen
28.10.25
Jolastuko dugu? Haurrentzako txotxongilo tailerra

Liburutegiak antolatuta 2016 eta 2018 urteen artean jaiotako adingabeentzat