Liburutegiak jarduera ugari antolatu ditu bere eguna ospatzeko
Munduko liburutegi guztiek beren nazioarteko eguna ospatuko dute bihar. Egunak jai izaera izango du eta jarduera ugari ekarriko dizkigu. Liburutegiek eguna aprobetxatuko dute gizartean betetzen duten kultur bideratzaileen papera azpimarratzeko eta herritarrengana oraindik ere gehiago hubiltzeko. Aurtengo edizioko ekitaldi ofizialak Galiazian zentralizatuko dira, Santiago de Compostelan hain zuzen ere. Programa Gazte eta Haur Liburuen Lagunen elkarteak antolatu du, Kultura Ministerioaren babesaz. Gure herrian, udal liburutegiak jarduera piloa antolatu ditu, egun berezi hori jai-eguna izan dadin. Horietako jarduera batzuk Eusko Jaurlaritzako liburutegien “Liburutegiak topaleku” tituluko kanpainaren barru sartzen dira, horiek eta udal liburutegiek zerbitzuak kultur intregrazio leku gisa indartu nahi baitituzte.
Gazteek erakusketa eta tailerra izango dute. Erakusketara 0 urtetik 12 bitarteko irakurleentzako aproposak diren 50 liburu bilduko dira. Ale horiek liburutegiak eta horietan egiten diren jardueran lantzen eta jorratzen dituzte. Aleak maileguan eraman ahal izango dira. Guztiak ‘Liburutegiko istorioak’ tituluko irakurketa gidan bilduta daude. Bildu horretakoak dira, esaterako, “Mugida liburutegian” edo “Guillermo, ratón de biblioteca” tituludunak.
Adin guztientzako jarduerak: tailerrak, erakusketak, ipuin kontalariak eta abar...
Gaztetxoek orri-markatzaileak lantzeko tailerra ere izango dute. Horietan norberaren izena idatzi ahal izango dutelarik munduko hizkuntza ezberdinetan, esaterako txineraz, arabieraz, eta abar… Erkidegoko hizkuntza eta grafiak ere erabiliko dituzte. Tailer honetan liburutegiko fondoetan kultura aniztasuna lantzen duten aleekin ere lanean aritzerik izango dute.
Erabiltzaile orodkor eta adinez nagusiek ere izango dute zer egin eta zer ikusi bihar liburutegian. Hain zuzen ere, ‘Haiena, gurea: tolerantziako irakurgaiak’ izeneko materialekin erakusketa egingo baita. Horretan, Eusko Jaurlaritzako liburutegi zerbitzuak argitaratutako ikus-entzunezkoak eta liburuak bilduko dira.
Amaitzeko, esan behar, helduen ipuin kontalari baten saioa ikusi eta entzuteko aukera ere izango dugula. Saioa datorren asteko asteartean egingo da, urriaren 28an, udal liburutegian, arratsaldeko zazpietatik aurrera. Kontalaria Virginia Imaz izango da, zeinak ordu beteko emanaldia egingo duen, munduko toki ezberdinetako pasarteak kontatuz.
Lotutako albisteak

Datorren larunbatean, 18:00etan, Martxoak 8 plazan. Euria eginez gero, elizako arkupeetan.

Larunbat honetan izango da, 17:30etik aurrera, Lobiano Kultur Gunean

Maiatzaren 15eko saiorako izen emateak zabalik daude. Saioa 17:30etik 19:30era egingo