Gaztetasuna, orijinaltasuna eta imajinazioa uztartzean datza berrikuntza
Ikas-ekinezko ikastegiari amaiera emateko ekitaldiari esker sakonkiago ezagutu ahal izan dugu ‘Berrikuntzaren Eragileak’ izenburu xelebrearen atzean zer egon den. Eta zin dagizue, izenburu hutsa baino askoz gehiago zegoela, bai horixe! Ikastaroaren mamia zertan izan den azaldu eta lau haizeetara zabaltzeaz ikasleek beraiek arduratu dira. Aurkezpena eta lana, primerakoa izan da, ederto egin baitute. Proiektuen aurkezpena interesgarri, entretenigarri eta argigarria oso izan da. Lau taldeek landutako proiektuak aurkeztu dituzte, ikus-entzunezkoez baliatuz, modu grafiko eta garbian.
Lehenengo taldeak herriko Merkatari eta Ostalarien Elkartearentzat landutako proiektua aurkeztu dute. Horretan, sektoreak une honetan dituen mehatxu eta abantailak aztertu dituzte. Horrez gain, ekintza Plan batean jasotzeko hainbat jarduera ere proposatu dituzte, sektorea dinamizatu eta indartzeko. Lan honen egileak Natalia Castro eta Daniel Lozano gazteak izan dira.
Bigarren taldeak, bertako industria elkartearentzat kide baten enpresaren berringeniaritza prozesuak aztertu eta landu dituzte, horiek hobetze aldera. Aipatu enpresa, ETEa da eta hamar langile ditu, automobilen eta etxeko elektra tresnen sektorean jarduten duelarik. Proiektuaren asmoa, ekoizpena optimizatzea eta kostuak murriztea izan da. Ikasleen planteamendua pragmatikoa izan eta errealitatearekin bat etorri da. Benetan oso interesgarria. Taldea Jon Val, Gotzone Bilbao eta Asier Ansola hirukoteak osatzen zuen.
Enpresek langile kualifikatuak aurkitu ezik, gizarte balioaren galera dakar
Hirugarren taldeak marketin plana diseinatu du, enpresa batek produktu berria aurkezten eta merkaturatzen laguntzeko xedez. Taldeak merkatuan zegoena aztertu eta arakatu du biziki, lehiakideena eta bezeroarena alderatuz, enpresaren gauza onak aprobetxatu eta indarturik hori hobeto kokatzeko asmoz. Taldeak teknologia berrietan oinarritu eta internet erabilita merkatua zabaltzeko apustua egin du. Egileak Javier García, Mikel Romero eta Daniel Marcos izan dira.
Azkenik, laugarren proiektuak Obra publikoko, altxatzeko eta garraiatzeko makineriaren erabilera segurtasuna eta horren erabilera irakasteko prozesua hobetzeko plana landu du. Apustua oso garrantzitsua da, Espainian ez baitago titulazio homologaturik. Proposamenaren zailtasuna handia da, erronkaren bestekoa, batez ere denbora dezente eta diru asko behar direlarik berori gauzatzeko. Egile eta aurkezlea Irune Yarza gaztea izan da.
Taldeek ondoren zerrendatzen ditugun enpresen babesa, aholkularitza eta tutoretza izan dute, proiektuok aurrera eraman ahal izateko: Zeuxa Solutions, MIK S.Koop., CDE taldea, UPV-EHU eta Teknodidaktika. Horiez, gaien Sustapen Ekonomiko, Enplegu eta Eragintza saileko teknikariek ere lagundu dute.
Lotutako albisteak

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena

Jardunaldiak ekainaren 11n eta 12an egingo dira Izarra Centren