Hirigintzako aholku batzordea eratu berri eta lanean hasi da
Ermuak eratu berri du Udal Plangintzako Aholku Batzordea. Organo berri hori asteazken iluntzean bildu zen lehen aldiz. Bilera horretan organoaren eraketa eta funtzionamendu udal erregelamendua onartu zituen. Bildu eta lanean hastea bat izan zen, Hiri Ordenazioko Plan Orokorraren barruko 14 garren aldaketaren inguruko informazioa jaso baitzuen. Aldaketa horren bidez udalerriko saihesbidea egiteko bide-kanala erreserbatuko da. Batzorde hori kide-anitzeko organo bat da, aholkularitza lanak beteko dituena, nahiz eta bere gomendioak lotesleak ez izan udalbatzarrarentzat. Batzorde horretara udalbatzarra eratzen duten talde ezberdinetako ordezkariek, eta hainbat gizarte eragileek bildu dira, esterako merkatariak, enpresariak, sindikatuak, ezinduak edo nagusiak. Batzordearen buru herriko alkate Carlos Totorika izango da.
Organo berriak, Lurzoru eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen, 109. artikuluan ezarritakoari erantuna ematera dator, bertan ezartzen baita herritarrek esku hartzeko bideak errazteko eta Hirigintza-planeamendua behin betikotasunez onartzeko eskumena duten udalerri guztiak Hirigintza Planeamendurako Aholku Batzorde bat eratzeko agindua. Zioen azalpenean jasotzen denaren arabera, “herritarrok aktiboki parte hartu behar dugu hirigintzaren formulazioan eta kritikan, izan ere, gu baikara hirigintzaren jasotzaile zuzenak: haren abantailak eta haren mugak eta eragozpenak jasotzen ditugunak, eta hirigileek proposatutako irtenbideek eragin zuzena baitaukate gure bizitzan”.
Funtzioak eta xedeak
Aholku Batzorde hori hirigintza arloko informazioa, analisia, eztabaida eta adostasuna bideratzeko espazio gisa sortu da, eta horretan Udalak, gizarte-eragileek, ekonomia-eragileek, ingurumen-eragileek eta, oro har, herritarrek hartuko dute parte. Batzordea Ermuko udaleko parte-hartzeko tokiko organo osagarria da, eta horren helburua da herritarrek, elkarteen eta bestelako kolektiboen bidez, Udalerriko Gobernu Organoen erabakietan laguntzea.
Aholku Batzorde honen xedea ikerketa, kontsulta eta, hala dagokionean, txostenak egitea da. Txosten horiek proposamenak edo alternatibak jaso ahal izango dituzte Udalak, ofizioz edo inork eskaturik, egiturazko hirigintza-antolamenduaren inguruan hartutako erabakiei buruz. Bereziki, honako eginkizun hauek dagozkio Udal Plangintzako Aholku Batzordeari.
Udalean egiturazko hirigintza-antolamenduaren inguruan hartutako erabakien gaineko ekimenak, iradokizunak, proposamenak eta alternatibak egitea, dagozkien txostenen bidez, Udalak aintzat hartu distan; herritarren parte hartzerako bide eraginkorra izatea; eta proposatutako egiturazko hirigintza-antolamenduari buruzko erabakietan elkarteen eta erakundeen laguntza eta konpromisoa sustatu eta bultzatzea. Batzordearen erabakiak, alternatibak edo proposamenak gomendiotzat hartuko ditu Udal Gobernuak.
Organo berriak sarri biltzen hasiko da, herriko Hiri Antolamenduko Plan Orokorra berraztertzen hasi behar baita.
Lotutako albisteak

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera

Aurreikusitako bost hilabeteko epean amaituko dira eraikuntza lanak

Eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta eraikinaren kontsumoa optimizatzeko urrats bat gehiago da