Hirurogei ikasle Debara joan dira Azterkosta programaren irteera gisa

19.11.08
Ingurumena

Herriko hiru ikastetxek eta hirurogei bat ikaslek Debara joan dira trenez aurtengoan ere, kostaldean landa-lana egin ahal izateko. Txangoa ‘Azterkosta’ programaren aurtengo edizioaren barne txertatzen da eta kostaldeko ekosistema ezagutzeko ingurumen tailerren ekintzari amaiera emateko erabiltzen da. Sallabente Eskola, Ongarai Eskola eta Eskolabarri ikastetxeek eta horietako ikasleek gure kostaldeko ekosistema aztertzeko xedez Deban izan dira azken ostiralean. Taldea trenez joan da eta bidai hori Ingurumen zinegotzigoak ordaindu du.

Ingurumen tailerren bidez ikasleek aspektu teorikoak ezagutu eta barneratzen dituzte. Ondoren, ikasleek ikasitakotik praktikarako jauzia egiten dute gaurkoa bezalako txango, irteera eta landa-lanaren bidez. Hori horrela, Deba herrira joan dira bertako ekosistema eta bere ezaugarriak ‘in situ’ ezagutzera eta bereziki, labarra aztertu eta miatzera. Taldea ikasle,irakasle eta begiraleak osatu dute. Taldeak kostaldea xehetasunez aztertu du eta ikusitakoarekin eta jasotako datuekin galdetegi bat bete ere. Taldeari esleitutako kostalde zatian behaketa zorrotza egin du, bertan bizi diren organismoen datuak edo dauden ingurumeneko kutsadura edo arazoak idatziz jasoz.

Azterkosta programari esker posible da Euskadiko kostaldearen egoera zein den jakitea eta horri buruzko balorazioa egitea. Horretan oinarriturik iritzi edo iradokizunak egin ahal dira, legez kanpoko eta naturaren kontrako jarduerak salatuz eta hori babesteko proposamenak eginez.

‘Azterkosta’ ekimena, Europako ‘Coast watch’ izeneko programaren barne dago, gurean Eusko Jaurlaritzak kudeatzen duelarik. Ikasle ermuarrek gaurkoan, besteak beste, kostaldeko animaliak, landareak eta uraren kutsadura indizeak aztertu dituzte.

Debako Santiago hondartzara landa-lana egitera joandako ikasle taldea

Lotutako albisteak

Imagen
28.03.25
Udalak Lobiano Kultur Guneko klimatizazio sistema berritu du

Eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta eraikinaren kontsumoa optimizatzeko urrats bat gehiago da
Imagen
21.03.25
Itzali argia. Planeta defendatu

Ermuak bat egingo 2025 Planetaren Orduarekin eta bihar argiak itzaliko ditu 20:30etatik 21:30etara
Imagen
13.03.25
Edukiontzi marroia txartel berriarekin edo App aplikazio batekin bakarrik ireki ahal izango

Apirilaren 2tik aurrera txartel marroi berri bat beharko dugu Ermuan hondakin organikoak bota ahal izateko