Berariazko irakurketa gida kaleratu dute, azaroaren 25erako

25.11.08
Udal Liburutegia

Udal liburutegiak eta Emakumearen Topaguneak berariazko irakurketa gida berria kaleratu dute, gaur azaroak 25 ospatzen dugun Emakumeenganako biolentziaren kontrako Nazioarteko egunerako. Gida horretan gizon eta emakumeen arteko biolentzia jorratzen duen hainbat material biltzen da. Bertara bederatzi liburu bildu dira, -batzuk paperean argitaratutakoak eta beste hainbat digitalak amaraunean eskaintzen direnak- baina guztiak emakumeen kontrako biolentziaren gaia jorratzen dutenak. Halaber, interneten dagoen hainbat materialaren berri ere ematen da, esaterako erakunde edo elkarteen web-guneak edo bestelako baliabideak kontsultatarako. Gidak triptiko itxura du eta tolesturik dator.

Gida honen helburu nagusia irakurlea orientatzea eta gizartea osatzen dugun gizon eta emakumeon eskura -materiala jartzea da, arazoaz jabetu gaitezen eta arazo larri horri elkarlanean konponbidea eman diezaiogun, zalantzarik gabe guztion onerako izango baita.

Gidan bildutakoen artean aipatzekoak dira ondoko hauek: “Cuando los amores matan” (Mª Jesús Izquierdorena), “Violencia deliberada” (María Dolores Fontena ) eta Beatriz Moncoren “Los hombres no pegan” daude. Milaka ale argitaratu dira herrian barrena zabaltzeko. Horietako bat eskuratu nahi duen pertsonak udal liburutegira edo emakumeen Topagunera joan daiteke.

Gidan aipatutako liburuak liburutegiko fondoen artean daude eta horiek leku berezi eta eskura dagoen batean jarrita daude.

Udal liburutegiko erakusketa

Lotutako albisteak

Imagen
14.05.25
'Las maravillosas olvidas' tituluko poesia erretaldia

Datorren larunbatean, 18:00etan, Martxoak 8 plazan. Euria eginez gero, elizako arkupeetan.
Imagen
Ipuin kontaketa saioa antolatu du Liburutegiak
06.05.25
Denboraldiko azken "Arratsaldean Kontu Kontari" ipuin saioa

Larunbat honetan izango da, 17:30etik aurrera, Lobiano Kultur Gunean
Imagen
05.05.25
Adin guztietarako mahai-jokoen azken tailerra

Maiatzaren 15eko saiorako izen emateak zabalik daude. Saioa 17:30etik 19:30era egingo