Gabon otarra liburutegian, berezia eta irakurgaiez gainezka

26.11.08
Udal Liburutegia

Udal liburutegiak aurten gabon otarra zozketatuko du zerbitzuko erabiltzaileen artean. Aste honetatik abenduaren 22ra bitartean liburuak maileguan eramaten dituzten herritarrek otar ikusgarri baten zozketan parte hartuko dute. Otar horretan adin eta familia kide guztientzat apropos eta elebidunak diren aleak daude.

Otar horretan eleberri, olerki, komiki eta zabalkunde obra elebidunak daude, adin guztientzako aproposak. Horietako batzuk edizio bereziak dira, Maria Moliner lehiaketan parte hartzeagatik jasotako sariak eta beste hainbat Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak emandakoak. Liburu horien guztien ale bat edo gehiago udal liburutegiaren fondoetan daude. Horiei guztiei, udalak berak argitaratutako beste hainbat material gehitu zaie, gehi sorpresaren bat edo beste. Materialak guztira berrogei bat artikulu biltzen ditu. Aukera oso zabala da, euskaraz eta gaztelerazkoa eta adin guztientzakoa. Laburbilduz, familia osoak urtean zehar irakurketaz gozatzen segitzeko aukera emango dien bilduma.

Otarra abenduaren 22an zozketatuko da. Ekimen honekin irakurzaletasuna sustatzeagatik zerbitzuak jaso duen azken saria konpartitu nahi du erabiltzaile ororekin.

Argazkian ikus daiteke liburutegian prestatu den otar ikusgarria, zeina ikusgai jarri den.

Lotutako albisteak

Imagen
09.03.26
Datorren larunbatean ipuin kontatze saioa euskaraz egingo da

‘Arratsaldean Kontu kontari’ 17:30etan, Liburutegian Lur Usabiagarekin
Imagen
02.03.26
‘Story Time’ ingelesezko ipuin kontaketaren saio berria

Hurrengo larunbatean, arratseko 17:30etan, udal Liburutegian
Imagen
27.02.26
'Kakorratz-lanean eta solasean' jardueraren edizio berrirako izen-ematea zabalik

Martxoaren 12ra arte udal Liburutegian eta harremanetan jartzeko bere ohiko bideen bidez