Ermua eta Eibarko ordezkariek muga-lerroak errepasatu eta ontzat eman dituzte

28.11.08
Hirigintza

Ermua eta Eibarko ordezkariek udalerri bien arteko muga-lerroak errepasatu eta ontzat eman dituzte aste honetan. Deialdia Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolamendu sailak luzatu du, bi erakundeetako ordezkariei dei eginez. Muga-lerro eta mugarri horiek ikustera astelehen goizean joan zen hainbat erakundeetako teknikariez osatutako taldea. Eguraldiak ez zuen askorik lagundu eta horrez gain elurra ere jaso eta zapaltzerik ere izan zuten. Mugak berraztertzeko ekitaldi horretan bi udalen ordezkariez gain, Bizkaiko Foru Aldundiarenak, Geografi Institutu Nazionalarena, Eusko Jaurlaritzakoa eta mugarritzea nahiz UTM koordinatuak zehazteko kontratatu diren enpresetakoak parte hartu zuten.

Ordezkarion taldea astelehen goizean bildu eta lur-eremura bertara abiatu zen, dagoen dokumentazio ofizialaren arabera Eibar eta Ermuaren arteko muga-lerroa aztertu eta frogatzeko xedez. Helburu horrekin eta mugaren inguruan izan zitezkeen zalantzak ekiditeko, teknikariek mugarri eta muga-lerroei buruzko fitxak eraman zituzten beraiekin. Bertaratu ziren guztiek konprobaketak egin ondoren ados agertu ziren eginiko muga-lerroekin. Era berean mugarriak eta horiei UTM koordenatuak ematea onartu zuten bertaratutako guztiek, informazio hori behin-betiko fitxetan jasotzeko.

Ordezkari taldea ondokoek eratu zuten: Eibarko udaleko arkitektoa den Iker Elguerok, Bizkaiko Foru Aldundiko Tomas Blazquezek, Geografi Institutu Nazionaleko Oihana Mitxelenak, Lurralde Ordezkaritzako Javier Campok eta Ermuko David Henares eta Jose Felix Gallastegi lankideak. Horiez gain, gure idazkari Jose Antonio Fernandez ere bertan izan zen akta jasotzen.

Argazkian erakunde ezberdinetatik etorritako ordezkari eta teknikarien taldea, konprobaketak egiten zituzten une batean

Lotutako albisteak

Imagen
06.03.26
Datorren astean tren geltokiko estalkia garbituko du ETSk

Lanak astelehen eta astearte gauean egingo dira, katenaria korronte elektrikorik gabe utzi behar delako
Imagen
05.03.26
Ongaraira doan igogailua zerbitzurik gabe bi egunez, mantentze eta konponketa lanetarako

Zerbitzuz kanpo egongo da, astelehen goizetik astearte arratsaldera arte
Imagen
02.03.26
Hirigintzak zabalik du Bide Berdearen proiektuari ekarpenak egiteko epea

Martxoaren 13ra arte ekarpenak@udalermua.net helbidera bidal daitezke