Pello Añorga idazleak tailerra emango du Lobianon
Peio Añorga idazleak tailerra emango du hurrengo asteazkenean eta ostegunean Lobiano Kultur Gunean, arratsaldeko bost eta erdietan. Tailer horretan izpide izango duen gaia ondorengoa da: “Haurren irakurzaletasuna sustatzeko tailerra gurasoentzat”. Tailer hori euskaraz egingo du, eta baita bihar, nahiz abenduaren 17 eta 18ko azteazken eta ostegunean eta ordutegi berberan. Hitzaldi hori oso egokia eta aproposa da 0 urtetik 6ra bitarteko umetxoak dituzten gurasoentzat eta horiekin lanean jarduten duten hezitzaile eta begiraleentzat. Jarduera hori Galtzagorri elkartearen ‘Bularretik mintzora’ ekimenaren barne txertatzen da, zeina aurreko hastean iritsi zitzaigun gurera eta, jada, hedatzen hasita dagoen.
Bularretik mintzona kanpaina haur txikien guraso eta hezitzaileei zuzenduta dago. Bere helburu nagusia da 0-6 adin tarteko haurrengan irakurketa ohitura naturalak sustatzea gurasoekin eta haien hezitzaileekin, beren ingurune naturalean: etxean, eskolan eta liburutegian, hain zuzen. Ekimenak azpimarratu egiten ditu irakurketaren balioa eta gaztetatik irakurtzeko ohiturak garatzeko komenigarritasuna, horiek abantailak eta onurak besterik ez baitakarte umeen garapen intelektual, afektibo eta sozialerako.
Beheko loturan “Informazio gehiago”, fitxategi bat jaitsi ahal dugu informazio guztiarekin eta udal liburutegian entregatzeko parte hartzeko interesatuta egonez gero.
Lotutako albisteak
Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz
Liburutegiak bigarren deialdi honetarako izen-ematea ireki du, hilaren 28ra arte
Bata hiru eleduna, "Family Reading Time" eta, bestea gazteleraz, "Entre libros"