Japoniar tradizioko ipuin kontaketa egingo liburutegian

05.12.08
Udal Liburutegia

Udal liburutegiak hileko lehen asteburu honetan ‘Kontu kontari’ izeko ekimena berreskuratuko du. Saioa Josu Jimenez ipuin kontalariak egingo du, japoniar tradizioko eta kamishibai izeneko ipuinekin. Emanaldia udal liburutegiko haurrentzako aretoan egingo da. Ikuskizuna arratsaldeko bost eta erdietan hasiko da. Saioa aproposa da 6 urtetik 10era bitarteko umetxoentzat. Jimenezek ipuinez beteko du haurtxoen burua ordu beteko saioan. Iraupena ordu bete ingurukoa izango dela aurreikusi da. Antolatzaileek eragozpenik ez daitezen sortu, parte hartzaileei puntualtasuna eta isiltasuna eskatu diete.

Proposamen honen helburuak anitzak dira eta horien artean ondokoak aipa genitzake: haur liburutegia dinamizatzea ahozko tradizioari jarraiki; narratiba helaraztea gazteei eta, larunbat arratsalderako aukera ezberdin eta bestelako batean bilakatzea. Ekimenaren bidez irakur zaletasuna suspertzeaz gainera, partaideen irudimen eta sormena ere landuko dira.

Lotutako albisteak

Imagen
19.01.26
Negu eta udaberrirako Ipuin Kontaketa programa haurrentzat

Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz
Imagen
16.01.26
Yogarte Samskara"’ haurrentzako esperientziaren bigarren edizioa egingo

Liburutegiak bigarren deialdi honetarako izen-ematea ireki du, hilaren 28ra arte
Imagen
15.01.26
Liburutegiak haurrentzako bi irakurketa klubetan izena emateko epea ireki du

Bata hiru eleduna, "Family Reading Time" eta, bestea gazteleraz, "Entre libros"