Giza Eskubideen Aitorpen Unibertsalaren aleak banatuko ditu liburutegiak
Udal liburutegiak bat egingo du Giza Eskubideen Aitorpen Unibertsalaren 60. urteurrenarekin eta aitorpen horren aleak banatuko dizkie asteazkenean maileguak egiteko xedez zerbitzura joaten diren erabiltzaileei. Horretarako liburutegiak liburuxka elebidun bat argitaratu du, non aitorpena osatzen duten testu eta artikulu guztiak jaso dituen.
Giza Eskubideen Aitorpen Unibertsalak aitzinsolasa eta hogeita hamar artikulu ditu. Horietan eskubide zibil, politiko, sozial, ekonomiko eta kulturalak jasotzen direlarik. Aitorpena ez bada estatuontzat loteslea edo derrigorrezkoa, hori oinarri hartu zen Nazio Batuen Erakundeak adostutako bi konbentziotarako: Eskubide Zibil eta Politikoen Nazioarteko Itunerako eta Eskubide Ekonomiko, Sozial eta Kulturalen Nazioarteko Itunerako, hain zuzen ere. Horrez gain, munduan dauden hizkuntza gehienera itzuli izan den obra da.
Ermuko Udal liburutegiak jarduera hori gauzatuko du UNESCO erakundera elkartutako liburutegi sarearen barne dagoelako. Liburutegi sare horren xedea UNESCOri eta horrekin batera lanean diharduten erakundeei laguntzea da, ondoren zerrendatzen ditugun helburuak elkarlanean betetzeko:
- Nazioarteko kideen elkar ulertzea sustatzea
- Kultura ezberdinen arteko elkarrizketa sustatzea
- Kultura anitzeko ekimenak bultzatzea
- Kultura gutxituen inguruko ezagutzak zabaltzea
- Nazioartean dauden arazoez jabetzen laguntzea
- UNESCOk argitaratuta informazioak zabaltzea eta baita bestelako obra garrantzitsuak, esaterako UNESCOk obra adierazgarri gisa argitaratutako bildumak.
Lotutako albisteak
Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz
Liburutegiak bigarren deialdi honetarako izen-ematea ireki du, hilaren 28ra arte
Bata hiru eleduna, "Family Reading Time" eta, bestea gazteleraz, "Entre libros"