Ermuko Udal liburutegia Gabonetako haur-parkean parte hartuko du.

22.12.08
Udal Liburutegia

Ermuko Udal liburutegia aurten ere Gabonetako haur-parkean egongo da. Liburutegiko karpa exklusibo bat kiroldegiko pistan instalatuko da. Han, haurrek ez ezik bere gurasoek ere irakurmenarekin gozatu ahal izango dute.

Haurrentzat aldeko bibliografia-funtsa konposatuta dago liburuen hautaketa batez, albuma irudiztatuez, gomendatutako kontuez (0-12 arteko adinen haurrentzat), komikiak, eta abar. Hau guztia liburutegiaren bilduman dago eta adinaren arabera erakustokietan kontsulta daitezke. Gurasoentzat aldean gaikako liburuak irakur daitezke. Beren gaiak honakoak dira: haurren arreta, haurtxoen elikadura, eta eguneroko bizitzan agertu daitezkeen arazoekin haurrei laguntzeko baliabideak.

Liburuak Gabonetako haur parkean kontsultatu eta irakurri ahal izango dira. Hala ere, parkea itxi ondoren liburuak berriro Udal liburutegira itzuliko dira. Gainera, nahi dutenek bazkide txartela parkean bertan eskatu ahal izango dute eta eta liburu edo materiala berriak iradoki ahal izango dituzte.

Monitore batek gurasoei aholkatuko die eta haurrei ipuinen irakumenaren bidez entretenituko die.

Kanpainaren helburua irakurmena irakurle berriei hurbiltzea da. Hori horrela, Udal liburutegiak liburuak eskaintzen ditu jendea liburutegira joateko beharrik gabe.

Irakurmenaren txokoa irekita egongo da abenduraren 26tik urtarrilaren 4ra eta ordutegia honakoa izango da: goizeko 11:30etatik 13:30etara eta arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara. Gabonetako haur-parkea abenduaren 31ko arratsaldea eta urtarrilaren 1a itxiko da.

Lotutako albisteak

Imagen
19.01.26
Negu eta udaberrirako Ipuin Kontaketa programa haurrentzat

Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz
Imagen
16.01.26
Yogarte Samskara"’ haurrentzako esperientziaren bigarren edizioa egingo

Liburutegiak bigarren deialdi honetarako izen-ematea ireki du, hilaren 28ra arte
Imagen
15.01.26
Liburutegiak haurrentzako bi irakurketa klubetan izena emateko epea ireki du

Bata hiru eleduna, "Family Reading Time" eta, bestea gazteleraz, "Entre libros"