Udal liburutegiak neguko irakurketa gidaren 2500 ale banatuko ditu

07.01.09
Udal Liburutegia

Udal liburutegia neguko irakurketa gidaren 2500 ale inguru banatzen hasi da. Irakurketa gidak zer liburu irakurri gomendatzen digu, adinaren arabera sailkaturik. Gomendatutako aleak euskaraz nahiz gaztelaniaz idatzitakoak dira. Hori horrela, triptikoaren barruan liburuak ikus ditzakegu bai jaioberrientzat, 6, 8, 10 eta 12 urteetako haurrentzat, 14 urtetik aurrerako gazteentzat eta baita helduentzat ere.

Irakurketa gidan agertzen diren izenburu batzuen artean aipa ditzakegu honakoak: “Gela narrasa!” Checa Díaz idazleak jaioberrientzat idatzi duena, “Jenio Gaiztoa” Pello Añorgakoa haurrentzako publikoentzat 6 urtetik aurrera idatzita dagoela; “A lo lejos”, Mekaura de Elene O’Callaghan idazlearena gazteentzat; edo “A cuerpo abierto” Manuel Rivas idazlearena, kasu honetan helduentzat.

Kaleratutako irakurketa gidaren ale gehienak herriko ikastetxe guztietako ikasleen artean banatuta dira eta baita udal nahiz Kaltxango euskaltegietan. Gainera, gida eskuratu ahal izango da udal liburutegian, Lobiano Kultur Gunean, Emakumeen topalekuan, Abiapuntun eta web-gune korporatibo honetan ere bai.

Horrez gain, urtarrilean nahi duten erabiltzaileek gehien gustatu zaien liburua bozkatu ahal izango dute, bai agertzen diren irakurketa gidan artean bai azken hilabeteetan irakurri duten artean. Hau guztia, jakiteko zein izan den neguko liburu onena. Bi Kategoria egongo da: heldu-kategoria eta haur-kategoria. Kategoria bakoitzean parte hartzen duten artean liburu bat zozkatuko da.

Lotutako albisteak

Imagen
09.03.26
Datorren larunbatean ipuin kontatze saioa euskaraz egingo da

‘Arratsaldean Kontu kontari’ 17:30etan, Liburutegian Lur Usabiagarekin
Imagen
02.03.26
‘Story Time’ ingelesezko ipuin kontaketaren saio berria

Hurrengo larunbatean, arratseko 17:30etan, udal Liburutegian
Imagen
27.02.26
'Kakorratz-lanean eta solasean' jardueraren edizio berrirako izen-ematea zabalik

Martxoaren 12ra arte udal Liburutegian eta harremanetan jartzeko bere ohiko bideen bidez