Hilabete honetan bukatuko dira Probaleku eta Goienkale kaleak eraldatzeko lanak
Urtarrila honetan bukatuko dira Probaleku eta Goienkale kaleok erabilera misto batera egokitzeko azken hilabeteetan eginiko lanak. Izan ere, gaur goizean bertan udal bulego teknikoko lankideek esan digutenez, azken erremateak egitea baino ez da falta. Egiteke geratzen diren lanak datozen asteetan egingo dira eta hilaren amaierarako guztia prest izango dela hitz eman digute. Lanak bukatutakoan udalak obra horri harrera egingo dio. Bi kaleak trafikora zabaldu zirren iazko urteko azken egunean, hots abenduaren 31n. Ordutik zabalik daude erabilgai daude. Nolanahi ere, datozen egunotan kale horien erabilera erregulatu egingo da, automobilek eta oinezkoek kidetasunez elkarren artean konpartitzeko xedea betetzeko. Probaleku kaleko sarreran –Akelarre parean- gaur goizean bertan pibote erretraktila jarri da, zeinaren bidez pasabidea eragotziko den hainbat egun eta orduetan.
Aldiz, Karabixan sartzeko eta irtetzeko norabideak eta aparkalekuak egokiro seinaleztatuko dira, kalearen jariotasuna barmatzeko, azken egunetan nahiko korapilatua izan baita. Bukatu gabe dauden erremateen zerrenda ondorengo zerrendan jasotzen dira: solte geratu eta apurtutako baldosak errepasatzea, Probalekura herri kiroleko harri zaharra jaistea eta bere lekuan egokitzea, Karabixako berdegunea amaitu eta atontzea, seinaleak pintatzea eta haurrentzako gunean gomazko lur berezia jartzea.
Merkataritza gunea eratu eta indartzeko proiektu horretarako lanak EXBASA enpresak egin ditu. Proiektua Donostiako Mitxelena arkitektoen estudioak prestatu du. Lanon kostua milioi bat eurotik gorakoa izango da (1.013.215 €). Obrak uste baino gehiago luzatu diren arren, aurreikusi eta kontratatutako aurrekontuaren barne egingo dira eta ez da gehiagorik ordaindu behar izango. Izan ere, obrak luzatu izanaren arrazoia aurtengo udazkenean izan dugun eguraldi eskasaren ondorio zuzena izan baita.
Lotutako albisteak
Udalak mendi bien Plan Bereziak idazteko lehiaketa deitu egin du
Jabeek, erkidegoek eta errentariek eskatu ahal izango dute eta doakoa izango da udalak gain hartuko duelako
Astelehenean hasiko dira obrak "Irudi" zaharretik "Frankfurt" tabernaren bidegurutzeraino doan tartean