Azterketak direla-eta, ordutegi berezia hasiko gaur liburutegian

12.01.09
Udal Liburutegia

Gaurtik aurrera udal liburutegiak goizetik gauera bitarteko ordutegi berezia izango du, otsaileko azterketak ate joka baitauzkagu. Zerbitzua zabalik izango da egun osoan zehar goizean goizetik hasi eta goizaldeko ordu batak bitartean, otsaileko azterketak prestatzen eta ikasten jardungo duten ikasle nahiz gainerako erabiltzaile guztientzat.

Ordutegi bereziko kanpaina berri hori indarrean izango da urtarrilaren 12tik otsailaren 19ra bitartean, biak barne. Epe horretan, esan bezala, zerbitzua zabalik egongo da goizeko 9,30etatik gauera bitartean, hain zuzen ere goizaldeko ordu 1ak arte. Ordutegi hori astelehenetik ostiralera mantenduko da.

Aste bukaeretan ere zabalik, eta ohikoa mantenduz

Aste bukaeretan ohiko ordutegia mantenduko da, hau da, goizez 10etatik ordu 2etara bitartean eta, arratsaldez 5etatik 8etara.

Lotutako albisteak

Imagen
19.01.26
Negu eta udaberrirako Ipuin Kontaketa programa haurrentzat

Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz
Imagen
16.01.26
Yogarte Samskara"’ haurrentzako esperientziaren bigarren edizioa egingo

Liburutegiak bigarren deialdi honetarako izen-ematea ireki du, hilaren 28ra arte
Imagen
15.01.26
Liburutegiak haurrentzako bi irakurketa klubetan izena emateko epea ireki du

Bata hiru eleduna, "Family Reading Time" eta, bestea gazteleraz, "Entre libros"