Kaligrafia txinatarra lantzen hasteko ikastaroa haurrentzat liburutegian

19.01.09
Udal Liburutegia

Txinatarrek hilaren bukaeran Urte Berriaren etorrera ospatuko dutenez, udal liburutegiak umeei zuzendutako eta txinatar kaligrafia lantzen hasteko ikastaro berezia antolatu du. Jarduera txinatarren kulturara hurbiltzeko ekimenen gisa planteatu da, idazkera duten adierazpen berezienetakoa baita.

Tailerra datorren astean, hilak 27an egingo da, liburutegiak haurrentzat duen aretoan. Tailerra ordu eta erdi iraungo du, arratsaldeko bost eta erdietatik zazpietara bitartean, hain zuzen. Jarduera aproposa da 8 urtetik 12 bitarteko gaztetxoentzat. Tailerrerako plazak mugatuak direnez, parte hartu nahi dutenek aldez aurretik izena eman beharko dute. Horretarako, udal liburutegira joan, bertako 943 17 92 12 telefonora deitu edo biblioteca@udalermua.net e-postara idatzi behar delarik.

Trailerrari hasiera emango zaio Urte Berri Txinarraren ezaugarri nagusiak azalduz, segidan idazkerara jauzia egiteko. Tailer honetan pintzel eta tinta bereziak erabiliko dira, hizki eta zenbaki errazak abiapuntu izango direlarik.

Honelako jarduerek, udal liburutegiak kultura ezberdinen elkarbizitza gune eta topaleku izateko betetzen duen funtzioa indartzen dute.

Lotutako albisteak

Imagen
09.03.26
Datorren larunbatean ipuin kontatze saioa euskaraz egingo da

‘Arratsaldean Kontu kontari’ 17:30etan, Liburutegian Lur Usabiagarekin
Imagen
02.03.26
‘Story Time’ ingelesezko ipuin kontaketaren saio berria

Hurrengo larunbatean, arratseko 17:30etan, udal Liburutegian
Imagen
27.02.26
'Kakorratz-lanean eta solasean' jardueraren edizio berrirako izen-ematea zabalik

Martxoaren 12ra arte udal Liburutegian eta harremanetan jartzeko bere ohiko bideen bidez