Iberdrolak argindarraren zerbitzua arratsaldeko 3etan konponduta egongo dela iragarri du
Iberdrolak arratsaldeko 3tarako argindarraren zerbitzua konponduta izango duela iragarri du gaur goizean, behintzat hori da bere aurreikuspena. Nolanahi ere, esan bezala aurreikuspena besterik ez da, bete daitekeena edo ez, atzoko egun osoan zehar gertatu bezala. Abonatu ugarik deitu zion atzokoan enpresa horri beren etxebizitzetan argindarra noiz bueltatuko galdetzeko. Askok ezin izan zuten enpresarekin komunikatu eta bakarrik grabatutako mezuak entzun ahal izan zituzten, non ordu ezberdin zenbait eta horien atzerapenak adierazten zizkieten. Azkenean, grabaziootan esaten zizkieten orduak ailegatu eta pasatu arren, herriko hainbat auzoetan ez da argindarrik izan gau osoan. Batzuentzat egoera horretan eman duten bigarren eguna jarraian izan delarik.
Udal bulego teknikoak eta horren buru dagoen zinegotziak ere bezeroei atenditzeko eta matxuretako zerbitzuetara deitu zuten, bertako langileekin hitz eginez. Dena den, emaitza bera izan zen, aurreikuspenek berri eman zizkioten baina ezer gutxi gehiago. Bertatik jasandako erantzunak aintzat hartu eta Udaltzaingoek megafoniaz zabaldu zuten Iberdrolak iragarritako aurreikuspenak. Horien arabera, argindarra hasiera baten, arratsaldeko 3etarako prest izatea espero zuten. Gero, ordu eta aurreikuspen hori arratsaldeko zazpietara atzeratu zuten arren, emaitza bera izan zen. Ganorazko zerbitzurik ez dela egon izan udalerriko hainbat tokitan.
Talde berezia prestatu zuen udal bulego teknikoak
Esandako hori betez gero, gauzak bere onera lehenbailehen ekartzen laguntzeko xedez, udal bulego teknikoak talde berezi bat antolatu zuen atzokoan. Talde horren egitekoa gaur goizaldean ikastetxeetako eta kiroldegiko berogailuak martxan jartzea izan behar zen. Dena den, argindarra bueltatu ez denez gero, plana bertan behera utzi behar izan da. Goizeko zortziak baino lehen egoera bere horretan mantentzen zenez, eskolak gaurkoz bertan behera lagatzea erabaki da halabeharrez.
San Pelaio auzoko, Zeharkaleko, Ongarai goieneko hainbat eraikinek gaua ilunetan eman dute elektrizitate hornidurarik gabe. Hainbatean, premiazko kasuetarako argindarra izan dute eta etxeko argiak piztu ahal izan dituzten arren, ezer gutxi gehiago egiterik ez dute izan, etxeko elektratresnak erabiltzeko potentzia nahikorik ez baitzuten.
Lotutako albisteak

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua