Herriko hezkuntza komunitatearen bizikidetzari buruzko pertzepzioa tituluko azterketa aurkeztu da

27.01.09
Hezkuntza

Lobiano Kultur Guneko auditorioan aurtengo Guraso Eskolari amaiera emateko egin berri den ekitaldiak hirurogei lagun baino gehiago bildu zituen. Bertaratu zirenen artean ama, aita, herriko ikastetxeetako irakasle, Durangaldeako Berritzeguneko langile eta gizarte eta ongizateko teknikariak zeuden.

Itxiera ekitaldi horren buru Natividad Alonso, Tatxi, Aukera Berdintasunerako zinegotzia izan zen, Agintzari Kooperatibako Begoña Guijarro ordezkariarekin batera. Ekitaldia udal Hezkuntza sailak antolatu zuen eta, bide batez, bilera horretan herriko hezkuntza komunitatearen bizikidetzari buruzko pertzepzioa tituluko azterketa aurkeztu zitzaien bildutakoei.

Azterketa horren emaitzak Ana Verano teknikariak aurkeztu zituen, bera izan baita lanaren zuzendaria. Guraso Eskolan izandako parte hartzearen gorakadak nahiz aipatu azterketaren ondorioak pozgarriak dira. Aupatu azterketari dagokionez, hezkuntza komunitatea nahiko autokritikoa izan zen bere jarduera eta kideekiko: ikaslea, familia eta irakasleekiko, hain zuzen ere. Dena den, eman dituzten puntuaketak nahikotik bikainera bitartekoak dira. Hortaz, errealitatea ontzat jotzen bada ere, zailtasunak daudela mahaigaineratu da.

Bestalde, deigarria da ikasleko bizikidetzaren inguruan kritikarik zorrotzenak egin dituen eragilea ikasleria bera izatea. Horien ustez, eskola-jazarpenak ez dira ohikotasunez ematen diren kasu edo fenomenoak. Laburbilduz, eskola komunitate san eta baikorra dugula, baina oraindik ere aurretik lan asko egiteke duena eta, noski, lan horren oinarria elkarlana eta ardura izan behar duelarik. Gure seme-alaben ganorazko hezkuntza aurrera eramatea ezinezkoa da familion eta ikastetxeon lankidetzarik gabe. Hortaz, ezin diogu ikastetxeari eskatu guraso gisa emateko prest ez gaudenik.

Guk aipatu azterketa hori oso-osorik pdf formatoan eskaintzen dugu, beheko informazio gehiago lasterbidearen atalari lotura eginez.

Lotutako albisteak

Imagen
13.01.26
Helduen Heziketa Iraunkorreko zentroak matrikula berrirekiko du

Urtarrilaren 26tik otsailaren 7ra, bigarren lauhilerako
Imagen
10.12.25
Santa Ana auzoan gauzaturiko "Energia Eguna" jarduerak saria merezi izan du

5.000 eta 20.000 biztanleko udalerrien artean ekimenik onenarena jaso du
Imagen
04.12.25
J. Ibaibarriaga XXXII. Literatur Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia

Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian