‘Beldur Barik Ermua’ lehiaketak bi kategoriako bost talde saritu ditu
Ermuko "Beldur Barik 2025" lehiaketak bost sari eman ditu aurten, bart arratsean banatu zirenak Ermua Antzokian urtero egiten den jaialdian. Lehiaketara 20 bideo aurkeztu dira eta horien artean aukeratu dira ikus-entzunezko sarituak. Aurtengoan ere, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. Mailako ikasle taldeentzat kategoria bereziko sariei eutsi zaie, lan kopuru handia aurkeztu duutelako. Hauek izan dira aurten saritutako lanak:
Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetan 3 bideo aukeratu dira. Saritutako talde bakoitzak 100 euroko txekea jaso du tokiko merkataritzan erosteko:
- San Lorentzo ikastetxeko 5B gelako "Abentura berriak"
- Anaitasuna ikastolako 6D gelako "Amaiera berri bat"
- Anaitasuna ikastolako 6B gelako "Niri ere gustatzen zait"
12-16 urte arteko gazteen mailan bi bideo izan dira irabazleak:
- San Pelayo ikastetxeko ikasleen "Mikromatxismoak"
- San Pelayo ikastetxeko ikasleen "Apustua"
Zer da Beldur Barik lehiaketa?
'Beldur Barik' gazteen artean indarkeria sexista prebenitzeko programa da. Helburua da gazteen artean hausnarketa eta eztabaida piztea, gizarte matxista berdintasunezko gizarte bihurtzeko. "Beldur Barik" bizitzako jarrera da. Neska-mutilek desberdintasun-egoerei nola aurre egiten dieten erakusten duen jarrera, errespetuan, askatasunean, autonomian, erantzun kidetasunean eta indarkeriaren bazterketan oinarritzen dena.
Lotutako albisteak
Produktuak martxoaren 9tik 12ra bitartean jasoko dira, Ermuan arroz luzea. Errazioen tupper solidarioa eta zozketa larunbatean, hilak 14an Eibarren
‘Gizarte justu, aske eta demokratiko baten funtsezko eskubidea eta zutabea da' Beatriz Gamizentzat
Udalak bigarren hitzarmena sinatu du gaur UNICEFekin 2026-2029 aldirako