EB-Berdeak taldeko zinegotzi berriak asteleheneko plenoan karguaz jabetuko da
EB-Berdeak taldeko zinegotzi berria karguaz jabetuko da datorren astelehenean, Udalbatzak goizean egingo duen Osoko Bilkura ezohikoan. Eva Maria Fernandez gazteak Jose Luis Gimenok utzitako hutsunea betetzera eta hura ordezkatzera dator. Karguaz jabetzeak ahalbideratu dio legegintzaldi honetako Udalbatza kide izatea eta Rosa Caballero zinegotziarekin lanean jardutea.
Izendapena hori goizeko hamarretarako deiturik dagoen ezohiko bilkuran gauzatuko da. Aipatu Osoko Bilkura hori, Eusko Legebiltzarrerako hauteskunde egunean, martxoaren 1ean, hauteskunde-mahaiak eratuko dituzten herritarrek izendatzeko deitu da. Mahaikide horiek aukeratzeko Ermuan bizi eta erroldaturik gauden guztien artean zozketa egingo da.
Esan bezala, bilkura goizeko hamarretan hasiko da eta ordu erdi beranduago, bigarren deialdian bilduz gero. Eguneko gai-zerrenda adierazitako bi gaiek bakarrik osatzen dute. Deialdia beheko informazio gehiagoko lasterbidearen bitartez eskaintzen dizuegu.
Lotutako albisteak
Parte-hartze prozesu berria hasiko da adin taldeen arabera herritarrok 2027ko aurrekontuaren %1 zertan erabili erabakitzeko
Produktuak martxoaren 9tik 12ra bitartean jasoko dira, Ermuan arroz luzea. Errazioen tupper solidarioa eta zozketa larunbatean, hilak 14an Eibarren
‘Gizarte justu, aske eta demokratiko baten funtsezko eskubidea eta zutabea da' Beatriz Gamizentzat