Martxoaren 1ean hauteskunde-mahaiak osatuko dituzten pertsonak zozketaz hautatu dira

02.02.09
Erakundea

Ermuan 234 pertsona hautatu dira Eusko Legebiltzarrerako hauteskunde prozesuaren barne, martxoaren 1ean eratuko diren hauteskunde-mahaiak osatzeko. Udalbatzaren Osokoa gaur goizean bildu da ezohiko bilkuran, Ermuko erroldan inskribaturik gauden guztion artean zozketa anonimoa egiteko. Estreinakoz zozketa hori baliabide elektronikoak erabilita egin da, hots, ordenagailuaz egin, izen-abizenen zerrendak ateraz, horiek eratuko baitituzte adierazitako hauteskunde-mahaiak. Zozketa bidez aukeratutako pertsonen izendapenak prestatzen ari gara eta jakinarazpenen banaketari bihar bertan helduko zaio. Mahaietan egoteko hautatutakoek zazpi egun dituzte –jakinarazpena jasotzen duten biharamunetik kontatzen hasita betebehar saihestezin hori desenkusatzeko arrazoiak adierazteko, Durangoko Eskualdeko Hauteskunde Batzordearen aurrean. Mahaietan ez egoteko arrazoiak gaixotasun larriak eta familia arrazoiak dira, zeinak arrazoitu eta agiri bidez egiaztatu beharko diren.

Ermua udalerriak Durango Eskualdeko Hauteskunde Batzordeari dagokio eta barruti bakarra du. Hiribildua hamaika sekziotan banatuta dago eta hauteskunde egunean hogeita sei mahai eratuko ditu. Hauteskunde mahai bakoitza hiru kidek osatzen dute; hots, presidentea eta 1ngo eta 2. bokalek. Mahaiaren eta hori osatzen dutenen egiteko nagusia bozketaren nondik norakoa kontrolatzea eta botoak zenbatzea dira, Konstituzioak eta Legeak esaten dutenari jarraiki. Eginkizun hori zozketaz esleitzen zaie herritarrei. Hauteskunde-mahai bakoitzeko bederatzi pertsona izendatu dira, postu bakoitzeko titularrak eta ordezko beste bi pertsona hain zuzen ere.

Durango Eskualdeko Hauteskunde Batzordearen datuak eta helbidea

  • Ezkurdi plaza z/g (Guardiako Epaitegia)
  • Telefonoak: 94 603 00 60/ 94 603 00 61
  • Faxa: 94 603 00 74
  • Ordutegia: astelehenetik ostiralera: goizez 10etatik ordu 1etara eta arratsaldez 4etatik 6etara.
  • Larunbatetan: goizeko 10etatik arratsaldeko ordu 1etara.

Informazio-oharra

Mahaietan ez egoteko salbuespena ekar dezaketen arrazoiak, baldintzak eta kasu bakoitzean ekarri beharreko agiriak ondorengoak dira:

  • Gaixotasun larriak: baldin eta kargua egikaritzea eragozten badituzte (gaixoa tratatzen ari den mediku espezialistaren frogagiri eguneratua aurkeztu behar).
  • Famili arrazoiak: edoskitzea ematen ari diren ama, laugarren hilabetera arte (familia liburuarekin justifikatuko da).

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da