Eva Fernandez zinegotzi karguaz jabetu da gaur
EB-Berdea udal taldeak bi zinegotzi ditu berriz ere. Gaur goizean Eva Maria Fernandez zinegotzi berria karguaz jabetu da. Izendapena Udalbatzak goizean eginiko Osoko Bilkura ezohikoan egin da, ordezkari berriak Konstituzioari zin egin ondoren. Eva Fernandezek taldea osatzen du, Rosa Caballero kidearekin batera, Jose Luis Gimenoren ordez.
Aldaketa egin eta gero, Udalbatza berrian emakumeak dira nagusi
Aipatu ordezkatze hori egin eta gero, Ermuko Udalbatzan emakumeak dira nagusi. Gure Udalbatza 17 pertsonek osatzen dute, eta gaurdanik horietatik bederatzi kide emakumeak dira eta gainerako 8ak gizonezkoak. 2007ko Toki-hauteskundeen lehen emaitzen arabera egoera alderantzizkoa zen, hau da gizonak emakumeek baino kide bat gehiago zuten . Orain, Gimenoren ordezkapenari esker, emakumeek egoera irauli egin dute 9 izatera pasatuz, gizonek bat galdu eta 8 kiderekin geratu direlarik.
Lotutako albisteak
Parte-hartze prozesu berria hasiko da adin taldeen arabera herritarrok 2027ko aurrekontuaren %1 zertan erabili erabakitzeko
Produktuak martxoaren 9tik 12ra bitartean jasoko dira, Ermuan arroz luzea. Errazioen tupper solidarioa eta zozketa larunbatean, hilak 14an Eibarren
‘Gizarte justu, aske eta demokratiko baten funtsezko eskubidea eta zutabea da' Beatriz Gamizentzat