-CooMPETITIVIDAD- izeneko proiektuak exekuzio faseari heldu dio

03.02.09
Ekonomi Sustapena

“CooMPETITIVIDAD” izeneko proiektuak exekuzio faseari heldu dio. Proiektuan hamabi enpresek hartzen dute parte: industria, informatika eta hezkuntza –lanbide heziketako nahiz unibertsitateko- alorretakoak hain zuzen ere. Proiektua Bizkaiko Foru Aldundiak, ‘Bultzatu’ programaren bidez, fianantzatzen du gure udalarekin batera. Egitasmoari bere lehen deialdian ‘Innoforo’ deitu zitzaion, bere ahelegin eta lanak berrikuntzan zentratzen baitira. Ekimenaren zuzendaritza “Business Innovation Brokers” - B.I.B - eta Zeuxa Solutions enpresen esku dago, Udalaren eta Ermuko Sustapen Ekonomikorako sozietate publikoaren, PROMOSAREN laguntzaz. Taldea azken ostegunean bildu zen, Izarran horretarako espresuki prestatutako aretoan.

Foro honetako saioak analisiaren bidez enpresen lehiakortasuna hobetu eta bizkortzea xede duen proiektu osoaren zati bat baino ez dira, horretarako enpresen gaitasun nagusiak eta lankidetzan oinarritutako proiektu berriak aurkeztu eta zabaltzeko. Hori horrela, CooMPETITIVIDAD enpresaren beste perspektiba lantzea dakar, txertatzen den testuinguruarekiko independentea balitz bezala. Ekimena honi amaiera emango zaio aurtengo ekainean.

Oro har, eguneroko erritmoak enpresa txiki eta ertainei berrikuntzak jarduteko aukerak sailtzeaz gain, enpresaren ingurunea aztertzea eta horretan diharduten gainerakoekin epe motz edo ertainerako aliantzak bilatzea eta estrategiak adostea ere eragozten die. Aldiz, enpresa handiek bai elkartzen dira beren baliabideei etekin handiagoa ateratzeko. Izan ere, honako proiektu hori testuinguru horretan txertatu eta garatu nahi du, enpresen aldaketa kulturalean bere ekarpentxoa jartzeko asmoz, beharrezkoa jotzen baita hori etorkizunari bermeaz aurre egin ahal izateko. Aldaketa horren bidez, ahalbideratuko da negozioen garapenerako lankidetzat kontsideratzea merkatua, bezero nahiz hornitzaileak.

''CooMPETITIVIDAD'' egitasmoak dituen helburuak hiru dira

Egungo pentsaera nagusi hori aldatze aldaera, beharrezkoa da esperientziak nahiz estrategiak konpartitzea. Eta baita ere, norberak ondo egiten duen gauzez jabetzea ekoizpen prozesua optimizatzeko, enpresa ezberdinen arteko gaitasun horiek konbinatuz. CooMPETITIVIDAD proiektuak atal honetan batez ere eragin nahi du, horretarako ondorengo helburuak proposatu ditu:

  • Enpresen arteko konfiantza sustatzea eta ‘Innoforo’ bezalako jardueren bidez berrikuntza lantzeko metodologia berriak proposatzea.
  • Enpresa parte hartzaileen gaitasun nagusiak eta berrikuntzarako dituzten ahalmenak analizatzea.
  • Lankidetzan oinarritutako enpresa baliabideen optimizazioa.  

Funtsean, “CooMPETITIVIDAD” ekimenaren asmoa enpresen arteko proiektuak landu eta zabaltzea da, berrikuntzan eta kudeaketaren aniztasunean, ekoizpenean edo merkatuan eragiteko. Horretarako, esan bezala, enpresa bakoitzaren eskumen nagusiak sakonki aztertu eta kasuan kasuko proiektu egokiak sustatzea.

Proiektu honen bidez, gure Udalak udalerriko enpresa ehun eta eragileekin elkarlanean jardun nahi du, unean uneko premia larriei erantzuteaz gain epe ertain eta luzean eragingo duten konponbide berritzaileak lantzeko.

Lotutako albisteak

Imagen
09.07.25
2025-2026 ikasturterako materiala herriko dendetan erosteagatiko laguntzak

Eskaerak irailaren 1etik aurrera aurkez daitezke eta laguntzek ia berrehun mila euroko zuzkidura dute
Imagen
04.07.25
EkiElkar: herrian dugun lehenengo Tokiko Energia Komunitatea

Ermuan eratu berri da eta Santa Ana auzoan dago
Imagen
04.07.25
Bizkaia Gazteak Durangaldea jarduerak gazteriarekiko konpromisoari eutsiko dio

Irailetik aurrera, prestakuntza-, orientazio- eta ongizate-jardueren agenda edukiko du