-Neguko liburua- izeneko lehiaketaren edizio berria egingo liburutegian

09.02.09
Udal Liburutegia

Udal liburutegiak “Neguko liburua” izeneko lehiaketaren edizio berri bat deitu du. Lehiaketa hori irekia da eta nahi duenak parte har dezake. Egin beharrekoa da, irakurritako aleetatik zein izan den gehien gustatu zaiona eta zergatik adierazi. Proposamena neguko gidan proposaturikoa edo ez izan daitekeelarik. Udal liburutegiak parte hartzaileen artean liburuak eta kultur ikuskizun eta emanaldietarako sarrerak zozketatuko ditu.

Esan bezala, parte hartu nahi duten pertsonen liburutegiak plazaratu duen fitxa-eredua bete eta entregatzea besterik ez dute. Proposatu daitezkeen tituluak liburutegiak berak abenduan negurako proposamenez argitaratutako gidan gomendatzen zituenetatik edo bestelakoak izan daitezke. Azken aukera hori egiten dutenek, autorearen izena eta liburuari dagokion bibliografia-datuak adierazi beharko dituzte. Parte hartu nahi dutenek fitxak euskaraz nahiz gazteleraz betetzeko aukera dute.

Parte hartzaile guztien artean hainbat liburu eta kultur ikuskizunetarako sarrerak zozketatuko dira, lehiaketa ixten den egunean bertan, hots, otsailaren 28an (larunbata).

Jarduera honen bidez irakurleen zaletasunak ezagutzeko bide da, irakurzaletasuna bere sustatzeaz gain.

Lotutako albisteak

Imagen
09.03.26
Datorren larunbatean ipuin kontatze saioa euskaraz egingo da

‘Arratsaldean Kontu kontari’ 17:30etan, Liburutegian Lur Usabiagarekin
Imagen
02.03.26
‘Story Time’ ingelesezko ipuin kontaketaren saio berria

Hurrengo larunbatean, arratseko 17:30etan, udal Liburutegian
Imagen
27.02.26
'Kakorratz-lanean eta solasean' jardueraren edizio berrirako izen-ematea zabalik

Martxoaren 12ra arte udal Liburutegian eta harremanetan jartzeko bere ohiko bideen bidez