-Eguen Zuri- egunean, ikasleek protagonistak izango

18.02.09
Kultura eta Gazteria

Eguen Zuri egunez, hasiera emango diogu bihar Ermuan aurtengo Inauterietako egitarauari. Betiko legez, egitarauan aurreikusitako lehen ekitaldia oilarraren jokoa da, zeina herriko plazan jokatuko den arratsaldeko 3etatik aurrera. Ekitaldi hori herriko ikastetxe guztiek antolatu dute eta parte hartu ahal izateko ez dute eskolarik izango. Parte hartuko dute Ongarai Eskola, Eskolabarri, Sallabente eta San Pelaio ikastetxeek, eta “Anaitasuna” Ikastolak. Horren ondoren, 17:00etatik aurrera haurrentzako diskoteka izango da plazan bertan. Ostiralean, Euskal Birusak berreskuratu zuenetik urtero antolatzen duen “Hartza Eguna” eta Txindurriren koplak kantatuz herriko kaleetatik kalejira eginen da.

Aurtengo Inauteri egitarauaren barne, 70-80 hamarkadetan Tony Ronald kantari ezagunaren emanaldia aurreikusitako dago. Holandarra Ermuko plaza nagusian kontzertua emango du, otsailaren 21eko larunbat gaueko hamaika eta erdietan. Kantariak pil-pilean eman zituen urteetan hainbat abesti oso ezagun egin zituen, besteak beste, encuentran “Help, ayúdame”, “Lady Banana” edo “Dejaré la llave en mi puerta” titulukoak.

Ostegun eta ostiralerako programatu diren jarduera eta ekitaldiak ondorengoak dira:

EGITARAUA

  • Otsailak 19, osteguna. Eguen zuri
    • 15:00etan: Oilarraren jokoa
    • 17:00etan: Haurrentzako diskoteka
  • Otsailak 20, ostirala. Hartza eguna
    • 18:00etan: Kalejira C. Orbe Plazatik hasita

     

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu