Hiru ikastaro berrietarako izen-ematealdia hasi du enplegu alorrak

24.02.09
Ekonomi Sustapena

Ekonomi sustapen, enplegu eta trebakuntzako udal sailak hiru ikastaro berri egingo ditu laister. Eskaintza berri hori 2009ko prestakuntza egitaraukoa da. Egitarau horrek Bizkaiko Foru Aldundiaren diru-laguntza jasotzen du. Ikastarook langabetuei edo lanean dauden eta hobetu nahi dituztenei zuzentzen zaizkie. Horietan parte hartzeko baldintza da Bizkaiko Lurralde Historikoko udalerriren batean erroldaturik egotea. Esan bezala, izen-emate epea zabalik dago eta alorrak Torreta Etxean duen egoitzan egin daitezke. Tokiak mugatuak direnez, izen-emate hurrenkerari jarraituz beteko dira.

Ikastarook egun edo aste gutxi barru hasiko dira eta horien tituluak ondokoak dira: lehena jasomakina, manipulatzaile teleskopiko eta langileak jasotzeko plataforma mugikorren mekanika. Ikastaro hori estreinakoz eskaini zen urrian eta os oharrera ona jasan zuenez orain errepikatu egiten da. Ikastaroa oso konpletoa da, altxatzeko makinerian erabiltzen diren hiru elementu uztartzen baititu. Gainera, espezialitate honek lan-merkatuan irteera eta harrena oso ona izaten du. Bigarrena, atzerapala operadorea. Aurreratua. Eta Hirugarren eta azkena, hondakinen kudeaketa.

Ikastarook iraupen desberdina izango dute espezialitateearen arabera. Iraupen kasu guztietan 54 ikastordukoa delarik. Ikastaroak doakoak dira eta martxoan hasiko dira. Eskolak, Enpresak Trebatu eta Sustatzeko udal honek duen ‘Izarra’ zentroan emango dira. Interesatuek bete beharreko baldintza eta ikastaro bakoitzeko zehaztasunak, azpiko pdf formatuko agirietan eskaintzen ditugu.

Matrikula egin nahi dutenek Sustapen Ekonomiko, Enplegu eta Trebakuntza alorraren bulegora jo beharko dute. Matrikula zabaldu berri dago. Helbidea hau da: Torreta Eraikina. Argibide gehiagorako joan bertara edo deitu ondoko telefono zenbakietara: 943179151 edo posta elektronikoko ondorengo helbidera: pye@udalermua.net.

Lotutako albisteak

Imagen
28.04.25
Langile kopurua gehitu nahi baduzu edo lan bila bazabiltza...hemen duzu aukera

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen
Imagen
04.04.25
HAZILAN +, laneratzeko programa

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena
Imagen
03.04.25
Ermuko TalenTIC 2025 jardunaldien egitaraua ixtear

Jardunaldiak ekainaren 11n eta 12an egingo dira Izarra Centren