Toki-inbertsioko Estatu Fondoaren beste 5 obra-proiektu esleitzeko prozedurak zabalik

25.02.09
Erakundea

Administrazio Publikoko Ministerioak onetsi eta Toki-inbertsioko Estatu Fondoari atxikitako beste 5 obra esleitzeko prozedurak hasi ditu Ermuko udalak. Proiektu horien kostua guztira 999.000 eurotik gorakoa da. Bost obra-kontratu horiek prozedura negoziatuaren bidez esleituko dira. Kontratazio prozedura horietan parte hartzeko interesa izan dezaketen enpresek, beren proposamenak aurkez ditzakete datorren martxoaren 9ko astelehenera artean. Agiriak Abiapuntu bulegoan aurkeztu behar dira, Komentukua kaleko 3.eraikinaren etxabeko bulegoetan, hain zuzen ere.

Obra horiek aurtengo urtean gauzatu behar dira. Obren exekuzio-epeak bi hilabetetik bostera bitartekoak dira. Proiektuen zerrenda hori ondoko lanek osatzen dute:

 Toki-inbertsioko 2009ko Estatu Fondoaren beste bost proiektuen zerrenda 
Proiektuak Aurrekontua
Haurrentzako jolas-guneak eta hirugarren adinekoentzat errehabilitazio parkeak jartzea 300.000 €
Torreta Etxearen teilatupea konpontzea 68.359 €
Hambreko bidea zolatu eta altzariz hornitzea 229.678 €
MAB kiroldegiko igerilekuaren hodia berritu eta birgaitzea 228.121 €
San Antonio baseliza birgaitzea 172.893 €
Proiektuen zenbatekoa guztira 999.051 €

Toki-inbertsioko Estatu Fondoaren xedea toki-eremuan inbertsio publikoa sustatzea da, horretarako Toki-entitateen eskumenen barne dauden eta obra berri eta berehala egin beharrekoentzat finantzazioa eskaintzen duelarik, Administrazio Publikoko Ministerioak. Azken batean, fondo horrek ekonomia eta eraikuntza suspertu nahi ditu, horrek enpleguan ere eragin positiboa izango duelakoan. Prozedura hauetara aurkez daitezke izaera juridikoa duten enpresari indibidualak nahiz enpresak (Ondasun Erkidegorik ez), baldin eta baldintza pleguetan exijitutakoa betetzen badute. Deialdien xehetasun guztiak beheko informazio gehiagoko lasterbideari eginiko loturaren bidez eskaintzen ditugu.

Lotutako albisteak

Imagen
12.03.26
2027ko aurrekontuaren 250.000 euro zertan erabili erabakiko dugu ermuarrok

Parte-hartze prozesu berria hasiko da adin taldeen arabera herritarrok 2027ko aurrekontuaren %1 zertan erabili erabakitzeko
Imagen
09.03.26
Zaporeak elkartearen eskualdeko VIII. erronka gaur hasiko da

Produktuak martxoaren 9tik 12ra bitartean jasoko dira, Ermuan arroz luzea. Errazioen tupper solidarioa eta zozketa larunbatean, hilak 14an Eibarren
Imagen
06.03.26
Ermuak berdintasun erreal eta eraginkorraren aldeko konpromisoa berretsi du

‘Gizarte justu, aske eta demokratiko baten funtsezko eskubidea eta zutabea da' Beatriz Gamizentzat