Martxoak 1eko hauteskundeei jarraipen berezia: egun osoan zehar informazio eguneratua
Igandea hauteskunde eguna izango da eta egun berezi horri, jarraipen zehatz eta zorrotza egingo diogu web-gune honetan. Jaieguna izan arren, lan eguna izango dugu pertsona askok, hauteskundeak denon artean behar bezala eta eragozpenik gabe gauzatu daitezen. Horien artean, mahaiak osatuko dituzten herritarrak, segurtasun, osasun eta larrialdi zerbitzuak, izango dira besteak beste. Udalean Abiapuntu bulegoa egun guztian zehar zabalik eta lanean izango da Eusko Legebiltzarrerako 2009 hauteskunde deialdi hori koordinatzeko lanetan.
Web gune korporatibo honetan lanean dihardugun langileek ere, horiekin guztiekin bat egingo dugu. Hauteskunde horiek eta testuinguru horretan gertatzen diren guztiak gure jomuga eta zeregin nagusiena izango dira. Web-gune honetan hauteskunde egunari jarraipen zorrotza eta zehatza egingo diogu, egunak ematen duen guztia, gertatu bezain pronto kontatzeko. Egunari hasiera emango diogu goizean goizetik, hauteskunde-mahaien eraketaren eta kolegioak zabaldu izanaren berri emateko. Baita gora-beherak, anekdotak gertakizunak eta partaidetzaren inguruko datuak ordu bietan nahiz arratsaldeko seiretan. Iluntzean boto-zenbaketa egin eta emaitzak gure koordinazio zentroan jaso ahala, horiek ezagutaraziko ditugu web-gunean jarriz.
Hautesle-erroldaren eta kolegioen inguruko kontsultak Abiapuntu bulegoan atendituko dira
Nolanahi ere, gauza jakina da hauteskundeak ez direla bozketa egunera soilik mugatzen. Bozketa eguna, mendi tontorraren punta besterik ez dela, aldez aurreko lan egun ugariren azkena. Izan ere, hainbat aste baitaramatzagu hauteskunde egun hori prestatzen, guztia onik eta aurreikusi bezala atera dadin. Ermuan talde eta azpiegitura prest dago, izan ere egunak daramatzagu herriko kolegioetara emana behar dugun materiala eta papeletak sailkatzen. Aurretik 72 lanordu luze ditugun arren, horiek jasangarriago egingo zaizkigularik lanaren antolakuntzari eta aurreko hauteskunde deialdietako eskarmentuari esker.
Hauteskunde egun guztietan, hainbat herritar herriko Hautesle-erroldan dagoen edo ez eta bozkatzea non dagokion galdezka ibili ohi da. Horri konponbidea emateko, udal idazkaritzak zalantzak dituzten herritarren kontsultak Abiapuntun zuzenean jaso eta erantzungo ditu. Kontsulta egin eta erantzuna baiezkoa den kasuetan, lankideek bakoitzari zein kolegio eta mahai dagokiogun adieraziko digute. Kontsulta horiek udaletxera bertara etorriz edo baita ere 943179142 telefono zenbakira deituz egin ahal izango dira. Kasu honetan lankideek deitzen duen pertsonari galdera perstonal eta zehatzak egingo dizkiote deia egiten duena benetan dioen perstona dela egiaztatze aldera. Idazkaritzak horretarako ezarri duen ordutegia ondokoa da, goizez 8:00etatik14:00etara eta arratsaldez 17:30etatik 20:00etara bitartean.
Lotutako albisteak

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua