M-1: Partidu Sozialista izan da Ermuan boto gehien bildu duena

01.03.09
Erakundea

Partidu Sozialistak gaurko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan botorik gehienak lortu ditu gure herrian. Patxi Lopezen alderdiak guztira 3.888 bozka lortu ditu, hautesle-erroldak Ermuan izan duen 13.317 hautesle posibleetatik. Bigarren alderdi botatuena Eusko Alderdi Jeltzalea izan da, zeinak 1.755 bozka (%20,48) lortu dituen.

Boto kopuruaren araberako zerrenda horretan, hirugarren tokia PPri egokitu zaio 1.742 botorekin eta portzentajean %20,33. Laugarren, EB izan da 366 bozka jaso baititu (%4,27). Aralar izan da bosgarren 340 botorekin (%3,97). Azkenik, lehen sailkapenean honetan bosgarren Rosa Diezen UPyD da 155 botorekin (%1,81) eta seigarren EA geratzen da 106 txartelekin. Eusko Legebiltzarrerako emaitzen datu zehatzak ondorengo taula grafikoan eskaintzen ditugu:

2009ko Eusko LegebiltzarrrakoHauteskundeen behin-behineko emaitzak
Ikonoa Talde politikoa 2009ko botoak botoak (%) 2005eko botoak
PSEE-EE PSOE partiduaren logotipoa PSE-EE PSOE   3.888 45,37 % 3.367
EAJ-PNV partiduaren logotipoa EAJ-PNV 1.755 20,48 % 1.709
PP partiduaren logotipoa PP 1.742 20,33 % 2.515
EB partiduaren logotipoa EB 366 4,27 % 521
Aralar partiduaren logotipoa ARALAR 340 3,47 % 122
UPDyD partiduaren logotipoa UPyD 155 1,81 % 0
EA partiduaren logotipoa EA 106 1,24 % 0
  BESTE HAINBAT 146 1,7 % 0

Ermuan hautesleen %66,42 bozkatu du gaurkoan, parte-hartzea duela lau urterekin alderatuta, 0,86 puntu igo delarik. Emaitzak behin-behinekoak dira, Durangoko Hauteskunde Batzordeak jardunaldiko agiriak aztertu eta ontzat eman artean. Une horretan, behin-betikotzat joko ditu organo horrek.

Informazio gehiago delako lasterbidearen bidez sekzio eta mahai bakoitzean izan diren emaitzen berri zehatza eskaintzen dugu pdf formatuko taulan.

Lotutako albisteak

Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da
Imagen
28.11.25
Gaztegunera sartu ahal izateko, eman izena

Egoitza elektronikoaren bidez, Abiapuntu bulegoan edo Liburutegian