Parte-hartzea %52,26 izan da arratsaldeko 6ak arte, 2005ean baino 3 puntu gehiago

01.03.09
Erakundea

Ermuan jada botoa eman dutenen portzentajeak ia 3 puntu gehiago da, 2005ean erregistratutakoarekin alderatuz gero. Arratsaldeko seietan hautesleen parte-hartzea %52,26 zela ezagutarazi da, hauteskunde mahaietan datuak bildu eta gero. Datu horrek esan nahi du Ermuan botoa eman dezaketen 13.317 hautesleetatik arratsaldeko seiak baino lehen 6.960 pertsonak bozkatu dutela. Orain dela lau urte ordu berean parte-hartzea %49,19 izan zen. Urte hartan bozkatu zezaketenak ere gehiago ziren, 13.749 pertsona alegia. Aldiz, aurten hautesle izan daitezkeenak 13.317 dira, hau da ia 432 pertsona gutxiago.

Nolanahi ere, datuok hurbilpen eta aurrerapena besterik ez dira, oraindik ere bi ordu luze geratzen baitira hauteskunde-kolegioak ixteko. Kolegiook itxitakoan ezagutuko dugu ermuarron parte hartzearen datu zehatza eta benetakoa.

Beheko informazio gehiagoko atalaren bidez, lotura egin diogu Eusko Legebiltzarrerako aurreko deialdietan izandako datuak biltzen dituen taulari. Horretan, urte guztietako eboluzioa ikus baitaiteke.

Lotutako albisteak

Imagen
12.03.26
2027ko aurrekontuaren 250.000 euro zertan erabili erabakiko dugu ermuarrok

Parte-hartze prozesu berria hasiko da adin taldeen arabera herritarrok 2027ko aurrekontuaren %1 zertan erabili erabakitzeko
Imagen
09.03.26
Zaporeak elkartearen eskualdeko VIII. erronka gaur hasiko da

Produktuak martxoaren 9tik 12ra bitartean jasoko dira, Ermuan arroz luzea. Errazioen tupper solidarioa eta zozketa larunbatean, hilak 14an Eibarren
Imagen
06.03.26
Ermuak berdintasun erreal eta eraginkorraren aldeko konpromisoa berretsi du

‘Gizarte justu, aske eta demokratiko baten funtsezko eskubidea eta zutabea da' Beatriz Gamizentzat