Hauteskunde-kolegioak zabalik daude eta ermuarrak bozkatzen hasi dira

01.03.09
Erakundea

Herriko hauteskunde-kolegioak zabalik daude eta ermuarrak bozkatzen hasi dira. Ermuan eratutako hogeita sei hauteskunde-mahaiak lanean daude eta hautesleak hartzen ari dira, nahiz eta oraindik bertaratutakoen kopurua txikia izan. Gaur igandea denez, betebehar edo zereginik izan ez duten askok ez dira bozkatzeko goiz altxatu. Nolanahi ere, betiko moduan goiztiar bakan batzuk izan dira ateak ireki eta berehala agertu direnak. Dena den, oraindik hamar ordu ditugu bozka emateko. Esan bezala, Ermuan hauteskunde-kolegio diren egoitzak zabalik izanen dira iluntzeko zortziak arte.

Herriko segurtasunaz elkarlanean Ertzaintza eta Udaltzaingoa arduratzen ari dira

Hauteskunde-kolegio egoitza guztietan agenteak daude, pertsonen segurtasuna bermatzeko eta hauteskunde eguna normaltasunez gauzatzen dela ziurtatzeko. Dispositiboa Eusko Jaurlaritzako Barne sailak diseinatu eta koordinatu du. Gurean, dispositibo horren barne eta elkarlanean ari dira Ertzaintza eta Udaltzaingoa.

Abiapuntu zabalik: hautesle-erroldaren eta kolegioen inguruko kontsultak atenditzeko

Hauteskunde egun guztietan, hainbat herritar herriko Hautesle-erroldan dagoen edo ez eta bozkatzea non dagokion galdezka ibili ohi da. Horri konponbidea emateko, udal idazkaritzak zalantzak dituzten herritarren kontsultak Abiapuntun zuzenean jaso eta erantzungo ditu gaurkoan. Kontsulta egin eta erantzuna baiezkoa den kasuetan, lankideek bakoitzari zein kolegio eta mahai dagokiogun adieraziko digute. Kontsulta horiek udaletxera bertara etorriz edo baita ere 943 17 91 42 telefono zenbakira deituz egin ahal izango dira. Kasu honetan lankideek deitzen duen pertsonari galdera perstonal eta zehatzak egingo dizkiote deia egiten duena benetan dioen perstona dela egiaztatze aldera. Idazkaritzak horretarako ezarri duen ordutegia ondokoa da, goizez 9:00etatik14:00etara eta arratsaldez 17:30etatik 20:00etara bitartean.

Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n
Imagen
16.05.25
M17: LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean
Imagen
13.05.25
‘Euskaraldia’ hastear, ostegunetik hasita hamar egunez

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua