Ermuko hogeita sei hauteskunde-mahaiak azkar eratu dira

01.03.09
Erakundea

Hogeita sei hauteskunde-mahaia eratu dira gaur goizean Ermuan, Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeetako jardunaldi honetarako. Hauteskunde-mahaiak oso azkar eratu dira, inoiz baino azkarrago, ez baita egon inolako arazorik. Goizeko zortziak eta seirako administrazioko ordezkari guztiak presidente eta bokalak izendatu eta mahaiak eraturik zituztela adierazteko deitu dute. Gaurkoan mahaiok eratzeko izendatuta zeuden gehienek ordurako agertu dira eta ez da izan kalerik. Mahaikideek jada lanean dira, jardunaldiko agiriak ezagutu eta betetzen, goizeko bederatziak iritsi bitartean, ordu horretan zabalduko baitira hauteskunde-kolegio guztiak. Normaltasuna da ezaugarri nagusia.

Eguna argitzean zerua estalita egon da, hots-beroa 9 gradukoa zen eta ateri eta izan da. Orain ere, eguraldia berdin mantentzen da.

Ermuan, hautesle-errolda 13.317 pertsonek osatzen dugu. Herrian 11 sekzio eta 26 mahai daude

Ermuan hamazortzi urtetik gorako 13.317 pertsonek bozkatu ahal izango dugu gaur Ermuan, hautesle-erroldan jasotzen denaren arabera. Ermuan une honetan guztira 16.324 biztanle gaude erroldaturik.

Beheko informazio gehiagoko atalari lasterbide gisa taula bat erantsi diogu –pdf formatuan- non adierazten diren ondorengo datu guztiak: Ermuko kolegioak zeintzuk diren, sekzio ezberdinak eta bakoitzean dauden mahiak –alfabetoaren arabera- eta horietan bozkatu dezaketen pertsona kopurua.

Lotutako albisteak

Imagen
12.03.26
2027ko aurrekontuaren 250.000 euro zertan erabili erabakiko dugu ermuarrok

Parte-hartze prozesu berria hasiko da adin taldeen arabera herritarrok 2027ko aurrekontuaren %1 zertan erabili erabakitzeko
Imagen
09.03.26
Zaporeak elkartearen eskualdeko VIII. erronka gaur hasiko da

Produktuak martxoaren 9tik 12ra bitartean jasoko dira, Ermuan arroz luzea. Errazioen tupper solidarioa eta zozketa larunbatean, hilak 14an Eibarren
Imagen
06.03.26
Ermuak berdintasun erreal eta eraginkorraren aldeko konpromisoa berretsi du

‘Gizarte justu, aske eta demokratiko baten funtsezko eskubidea eta zutabea da' Beatriz Gamizentzat