Udalbatzarrak ezohiko Osokoaren Bilkura eginen du asteazken goizean

02.03.09
Erakundea

Udalbatzarra Osoko Bilkurara bilduko da asteazken goizean. Bilerak ohiko izaera izango du eta hamaika eta erdietarako deituta dago lehen deialdian. Eguneko gai-zerrenda sei puntuk osatzen dute. Lehenengoan, Emakumeen Nazioarteko eguna dela eta, adierazpen instituzionala onartuko dira. Bigarrenean, edadetuentzako Egoitza kudeatuko duen Vitalita enpresari lur-zati bat erabiltzeko lagapena onartuko da. Hirugarrenean, berriz alkateak emandako dekretu baten berri emango da, zeinak aurrekontua aldatzen duen.

Hirugarrenetik seigarren punta bitartean Partidu Popularrak aurkeztutako hiru mozio jorratu eta horiei ezetza emango zaie. Alderdi horrek hiru proposamen aurkeztu ditu, seme-alabak dituzten familientzat laguntzak ezartzea; bilobak zaintzen dituzten aitona-amonei laguntzeko eskola eskaintzea eta Estatuko Gobernuari ANVren esku dauden udalak desegiteko prozedurari hasiera eman diezaiola exijitzea. Azken puntua, eskari-galderak izango dira, baldin badaude.

Gai-zerrenda eskaintzeko, iragarki-oholari lotura egin diogu eta, horretara ailegatzeko, eragin azpiko informazio gehiago izeneko atalaren gainean.

Lotutako albisteak

Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da
Imagen
28.11.25
Gaztegunera sartu ahal izateko, eman izena

Egoitza elektronikoaren bidez, Abiapuntu bulegoan edo Liburutegian