Udalak egoitzaren emakidunari lur-zati bat erabiltzen lagako dio, egoiliarren aisian erabili dezan
Ermuko Udalak Vitálitas Centros Residenciales, S.M. enpresari 376,02 m2ko lur-zatia utziko dio, Edadetuen Egoitzako eta Eguneko Zentroko egoiliar eta erabiltzaileen aisiarako erabil dezan. Lur-zati hori enpresak kudeatuko duen egoitzarekin mugakide da eta Abeletxeko Plan Partzialaren eremuan laguntza eta osasun ekipamendutarako erabiltzen den O.S.O. emaitza da. Lagapen hori bihar Udalbatza osatzen duen alderdi guztien adostasunaz eta aho batez onartuko da Osokoak goizean egingo duen bilkuran. Gaia honen inguruko irizpena prest dago eta PSE-EE, PP, EAJ eta EB alderdien aldeko botoa du, aurreko astean Informazio Batzordean gaia jorratu eta onartu ondoren.
Lagapenaren helburua Zaharren Egoitzaren kanpoaldea handitzea da erabiltzaileek leku gehiago izan dezaten; eta ezingo da beste ezertarako erabili horretara izan ezik. Lur-zatia erabiltzeko lagapen horrek, gehienez ere, 39 urte iraungo du sinatzen denetik aurrera; hau da Bideak S.A.k Zaharren Egoitza ustiatzeko Vitálitas Centros Residenciales, S.M.ri egin dion emakidaren denbora berbera.
Lagapena 39 urtetarako izango da, egoitza ustiatuko duen enpresa-emakidunari eman zaiona beste
Emakidaren ordainetan Vitálitas Centros Residenciales, S.M.k 5.788 € (bost mila zazpiehun eta laurogeita zortzi euro) ordainduko dio guztira Ermua Hiriko Udalari, hots, lagatako ondasunaren salmenta-balioaren %6. Hori kalkulatzeko metroaren balioa 256,55 € (berrehun eta berrogeita hamasei euro eta berrogeita bost zentimo) dela kontsideratu da.
Udalbatzak alkateari ahalmena emango dio eta horren esku utziko du erabaki hau eraginkorra izateko sinatu behar den kontratu edo hitzarmena sinatzeko. Horrez gain, erabaki hau entitate eskatzaileari eta Bideak S.A.ri jakinaraztea, behar diren ondorioetarako jakinaren gainean egon daitezen.
Lotutako albisteak

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua