Emaiozu irakurtzen! tituluko gida, bigarrenez argitaratu da

03.03.09
Udal Liburutegia

Euskara sailak eta udal liburutegiak elkarlanean, Emaiozu irakurtzen! tituluko gidaren bigarren alea argitaratu dute. Lehenengo irakurketa gida hori 2007an kaleratu zen estreinakoz eta orain, sail horien elkarlanari esker bigarrenez plazaratu da.

Gida horretan udal liburutegira ekarri berri diren eta euskaraz idatzita dauden hogeita hamabost titulu bildu dira. Liburuok irakurleen adinaren arabera hiru multzotan banaturik daude. Lehena 0tik 4 urtera bitartekoentzat da eta horretan ‘Katalin etxean laguntzen’, ‘Txomin komunean’ edo ‘Pocoyo eta Pajaroeteren sorpresa’ daude. Bigarren multzoa 5 urtetik 7ra bitartekoentzat da, eta horretan ‘Hainbat hobe norbaitekin’ edo ‘Nemesioren itzala’ aurkituko ditugu. Azkenik, 8 urtetik 12ra bitartekoentzat gomendatzen diren aleak ditugu, besteak beste, ‘Noeliaren arka eta ‘Txita more txikia’.

Gidak Abiapuntun banatzen dira, nahiz eta interesik duenak euskaran eta liburutegian ere eska ditzake

Liburu guzti horiek liburutegian eskatu eta maileguan eraman daitezke etxera. Gidara bildutakoek jorratzen duten gaiagatik edo edizioagatik aukeratu dira, guztiak oso aproposak direla uste baita.

Gida hori guraso berri izan diren bikoteei entregatzen zaie Abiapuntu bulegoan. Horrez gain, interes berezirik izan dezaketenei ere ematen zaie euskara sailean edo liburutegian bertan, espresuki eskatu eta gero.

Lotutako albisteak

Imagen
09.03.26
Datorren larunbatean ipuin kontatze saioa euskaraz egingo da

‘Arratsaldean Kontu kontari’ 17:30etan, Liburutegian Lur Usabiagarekin
Imagen
02.03.26
‘Story Time’ ingelesezko ipuin kontaketaren saio berria

Hurrengo larunbatean, arratseko 17:30etan, udal Liburutegian
Imagen
27.02.26
'Kakorratz-lanean eta solasean' jardueraren edizio berrirako izen-ematea zabalik

Martxoaren 12ra arte udal Liburutegian eta harremanetan jartzeko bere ohiko bideen bidez