Kamishibai saioa egingo, arratsaldez kontu kontari ekimenean
Hilabete honetako “arratsaldean kontu-kontari” saioan, Kamishibai -japoniar tradizioko ipuin kontalaria ikusi ahal izango dugu. Saio hori bihar egingo da arratsaldeko bost eta erdietatik aurrera, udal liburutegiko haurrentzako gelan. Emanaldia 6 urtetik gorako gaztetxoentzat da aproposa. Aurkezle eta kontalaria Ixabel Millet izango da, ahozko narratzaile gisa esperientzi luzea duena. Sarrera librea eta dohainik da. Antolatzaileek puntualtasuna eskatu dute, hasi eta gero etenik egin behar izan ez dadin.
Oraingo honetan, kamishibaiko emankizuna antolatu da, abenduan eginikoak oso harrera ona jasan zuelako. Kamishibai edo paperezko antzerkian, lamina multzoa erabiltzen da, batzuetan marrazkiak agertzen dira eta beste batzuetan, berriz, marrazki horiek eta istorioaren nondik norakoak azaltzeko letra idatziak. Ahozko teknikan oinarritzen da, Japonian oso hedatua dagoena oso antzinatik, egun beren oinorde kulturalaren zati dela kontsideratuz.
Proposamen honen helburuak anitzak dira: haur liburutegia dinamizatzea ahozko tradizioari jarraiki; narratiba helaraztea gazteei eta, larunbata arratsalderako aukera ezberdin eta bestelako batean bilakatzea.
Lotutako albisteak
Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz
Liburutegiak bigarren deialdi honetarako izen-ematea ireki du, hilaren 28ra arte
Bata hiru eleduna, "Family Reading Time" eta, bestea gazteleraz, "Entre libros"