Interes gune berri eta gaiaren araberakoak jarri ditu liburutegiak
Udal liburutegiak hiru interes gune berri eta gaiaren araberakoak jarri ditu erabiltzaileen eskura. Horietako bi nagusien aretoan eta elkarren ondoan jarri dira eta, hirugarrena, haurrentzako aretoan. Nagusientzako aretoan metakrilatozko apalean sarri eskatzen diren bi gairen aleak jarri dira. Batean euskarazko azterketak (EGA, Hizkuntza eskakizunak, Hizkuntza Eskola, eta abar…) prestatzeko lagungarri diren gramatika, ariketa eta ale ezberdinak bildu dira. Horietako hainbat berri-berriak dira eta horien artean daude, esaterako, “ Portugoieta 1.000 berridazketa” eta “Portugoieta 1.000 sinonimo”.
Bestean. Berriz, oposaketak prestatzeko materialak biltzen ditu. Horien artean udaltzaingo, ertzantza, Foru Aldundi, Osakidetza, Postetxe eta bestelako oposaketarako test eta irakurgaiak daudelarik. Haurren aretoko interes gune horri ‘Bularretik Mintzora’ titulua jarri zaio, bertara ehun ale inguru bildu direlarik (aldizkari nahiz liburuak). Horien artean etorkizunean guraso izango diren edo jada direnei seme alabak hazten eta hezten lagunduko dieten hainbat titulu bildu dira. Alor honetan gai eta aukerak zabalak dira, haurdunalditik hasi, ponte-izenekin jarraituz, haur psikologia, elikadura, edo txikien sormena lantzen laguntzeko aleetaraino. Dauden tituluen artean, besteak beste, ondorengoak dira: “Decir no a los hijos: 60 respuestas para padres dubitativos y desorientados”, “Niños adoptados”, “Haur hizkera” edo “Duérmete niño”.
Liburu guzti horiek maileguan eskatu eta etxera eraman ditzakegu, liburutegiko bazkideok. Bibliografi-fondoak gaiaren arabera interes guneetan antolatzeak dakartzan meseak hainbat dira: tituluak ageriago eta erabiltzaileen esku modu errazagoan jartzea. Liburu horiek hemendik denbora batera beste batzuengatik ordezkatuko dira, gaurkotasuna izanen duten beste gaiei leku utziz.
Lotutako albisteak

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean

Datorren larunbatean, 18:00etan, Martxoak 8 plazan. Euria eginez gero, elizako arkupeetan.

Larunbat honetan izango da, 17:30etik aurrera, Lobiano Kultur Gunean