Arraza diskriminazioaren kontrako ipuin kontaketa

16.03.09
Udal Liburutegia

Udal immigrazio zerbitzuak ipuin kontaketa emanaldia antolatu du biharko, aste honetan arraza diskriminazioaren kontrako nazioarteko eguna ospatuko baitugu. Emanaldia helduentzat izango da eta arratsaldeko 7etan hasiko, berori zerbitzuak antolatutako egitarau zabalago baten txertatzen delarik, datorren larunbatean –martxoaren 21ean- arraza diskriminazioaren kontrako nazioarteko eguna delako.

“Besarkadak bezalako ipuinak” titulua jarri zaio saioari eta Roberto Mezquita barakaldarrak egingo du. Honek, munduko lau hegoaldetan jatorria duten ipuinak kontatzen ditu. Sarrera doakoa izango da eta arratsaldeko 7etan hasiko da.

Jarduera hau hartuz, pertsona guztien espazio ireki eta bilgune izateko duen konpromisoa azpimarratu eta berretsi nahi du udal liburutegiak, pertsonen jatorri geografikoaz, arrazaz, ideologiaz, sexuaz nahiz erlijioaz gain. Halaber, gonbite zabala luzatzen digu guztioi bertaratu gaitezen eta ahozko tradizioan oinarrituriko ipuin kontaketa saioaz goza dezagun.

Informazio gehiagoen atalari egindako lasterbidez, saioaren kartela eskaintzen dizuegu.

Lotutako albisteak

Imagen
09.03.26
Datorren larunbatean ipuin kontatze saioa euskaraz egingo da

‘Arratsaldean Kontu kontari’ 17:30etan, Liburutegian Lur Usabiagarekin
Imagen
02.03.26
‘Story Time’ ingelesezko ipuin kontaketaren saio berria

Hurrengo larunbatean, arratseko 17:30etan, udal Liburutegian
Imagen
27.02.26
'Kakorratz-lanean eta solasean' jardueraren edizio berrirako izen-ematea zabalik

Martxoaren 12ra arte udal Liburutegian eta harremanetan jartzeko bere ohiko bideen bidez